Pantaila-kaptura edo pantailakada une zehatz batean ordenagailu, smartphone edo bestelako gailu informatiko batek erakusten duen pantailako irudia da, fitxategi batean gordeta. Pantaila-kapturak egiteko prozedura desberdina izaten da sistema eragilearen arabera, baina orokorrean tekla-konbinazio sinple batez egin daiteke; ordenagailuan, esaterako, aski izaten IMP-PANT edo PRINT SCREEN sakatzea, une horretan pantailan erakusten den irudia fitxategi batean gordetzeko; normalean PNG da irudiaren formatoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, screenshot; gaztelaniaz, captura de pantalla.
Loturiko artikuluak
Interkonektibitatea edo konektibitatea (informatika)Agian konektibitate geografikoari buruz bilatzen ari zinen. Informatikan, interkonektibitatea edo konektibitatea ordenagailuek, bestelako gailu informatikoek eta orokorrean sare informatikoek Interneten edo beste sare baten bitartez elkarrekin konektatu eta…
Sarbide zuzena edo azkarra (informatika)Informatikan, sarbide zuzena edo sarbide azkarra beste direktorio edo karpeta batean dauden fitxategietara edo interneteko web orrialde batera berehala heltzea ahalbidetzen duen ikonoa da, une oro pantailako mahaigainean…
Formularioa (informatika)Informatikna, formularioa programa edo webgune batek une jakin batean edo erabiltzailaren ekintza baten ondoren hutsean zabaldu eta betetzeko eskatzen den datu-eremu bat da, adibidez, webgne batean erosketa bat…