
Pandora eta kutxa, Charles Lenoir (1860-1926).
Pandoraren kutxa greziar mitologiako kondaira da, egun gaitz guztien iturburuaren metafora gisa erabiltzen dena. Kondairaren arabera, Prometeok sua lapurtzeagatik sumindurik eta mendeku bila, Zeusek Pandora izeneko emakumea aurkeztu zion Prometeoren anaia Epimeteori, harekin ezkontzeko. Eztei opari gisa, pitxer moduko kutxa bat eman zion Pandorari, kutxa inoiz ez irekitzeko aginduarekin. Jakinminari eutsi ezinik, Zeusek aurrez zekien bezala, Pandorak kutxa ireki eta bertatik gaitz guztiak zabaldu ziren mundura; barruan itxaropena bakarrik geratu zen.
Egun, Pandoraren kutxa zabaltzea gaitza besterik ekarriko ez duen erabaki edo gertaera izendatzeko metafora gisa erabiltzen da.
Loturiko artikuluak
Kutxa koefizienteaKutxa-koefizientea edo erreserba-koefizientea bankuek eta beste finantza-entitateek bezeroen gordailu guztietatik eskudirutan eduki behar duten portzentajea da, gehienetan legez ezartzen dena. Kutxa-koefizientearen arabera bankuek eskudirutan edo aktibo likidoetan eskuragarri duten…
Kutxa-fluxuakKutxa-fluxuak (inglesez, cash-flow) enpresak edo horren proiektu edo jarduera batek aldiro sortzen dituen baliabideak dira, aldi bakoitzean diru-sarrerei diru-irteerak edo despoltsapenak kenduz kalkulatzen direnak. Kutxa-fluxuetan diru sarrera erreal…
Kutxa beltzaKutxa beltza haren baitan gertatzen diren prozesu, funtzionamendu edo interakzioen berririk izan gabe, sarrera eta irteera edo emaitzak ikusita bakarrik azter daitekeen sistema da. Kutxa beltz baten adibidea…