Paisaia toki batean sumatu, ikus, eraldatu eta zaindu egin daitekeen ingurune natural eta soziala da, naturak sortutakoa eta gizakiak moldatua. Ohikoa da paisaia irizpide estetikoekin baloratzea (turismoaren eraginaren bitartez), baina geografian paisaia kontzeptu zientifikoa da, bertako lurraldearen eta biztanleria dinamika guztiz baldintzatzen duena, eta naturaren eta gizakiaren arteko harremanak azalarazten dituena. Ildo horretatik, paisaiak bi dimentsio ditu: alde batetik, paisaia naturala dago, gizakiaren eskuhartzerik gabe eta fenomeno natural eta izaki bizidunen arteko interakzio ekologikoen bitartez moldatua; eta paisaia kulturala, gizakiak eta gizarteak paisaia naturala oinarri harturik eta hark baldintzatua sortu duena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Labarrak eta itsaslabarrakLabarra lurrazalean dagoen malda handiko eremua da. Kostaldeko lerroan sortzen direnean, itsaslabar deitzen zaie, eta itsasoak kostaldean eragiten duen abrasioaren ondorioz (itsaslabarretik grabitatez eroritako higakinek itsasoaren indarrez itsaslabarraren…
Enklabeak eta esklabeakGeografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…
Latitudea eta longitudeaLatitudea eta longitudea Lurrean (edo beste planeta batean) lur azaleko puntu bat kokatzeko erabiltzen diren koordenatu geografikoak dira. Latitudea Lurraren puntu batek ekuatoretik ipar edo hegorako norabidea dagoen…