Kristautasuna edo kristau erlijioa Jesus Nazaretekoaren mezua, Kristo edo mesias moduan, jarraitzen duen erlijio monoteista abrahamdarra da. Kristau fedeak, bere aniztasunean, Jainkoak gizon egin zela, Jesus Nazaretekoarengan haragiztatua,…

Paganoak (paganus latinez) Antzinako Erroman kristau erlijioa bereganatu ez zuten pertsonak eta taldeak ziren, orokorrean hirietatik kanpo, landan, bizi zirenak eta antzinako sinesmen politeistekin jarraitu zutenak. Hitza zentzu gutxiesgarrian erabili zen.
Geroztik, paganismoa herri mitologian, animismoan eta naturaren gurtzan oinarritutako sinesmenak izendatzeko erabili da. Erlijio handien doktrinatik adiera gaitzesgarrian ere erabili da, balio erlijioso eta espiritualak baztertu eta plazera eta ondasun materialak baino bilatzen ez dituzten horiek izendatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.