Proba estatistikoetan, p-balioa estatistiko baten balioaren probabilitatea da, hipotesi nulua oinarritzat hartuz. balio horrek adierazten duen norabidean. Datuetan suertatu dena zenbateraino den harrigarria adierazten du (ikus, adierazgarritasun estatistikoa). Probabilitate hori aski txikia bada (zehatzago, aurrez zehazturiko adierazgarritasun-maila bat baino txikiagoa), emaitza harrigarritzat hartu eta hipotesi nulua, aurkako ebidentziaren ezean aurrez egiazkotzat jotzen dena, baztertu egingo da.
Loturiko artikuluak
Arriskuko balioa[latexpage] Arriskuko balioa, ingelesez value at risk, labur VaR, deitua, inbertsio baten zein inbertsio-kartera baten arriskuaren neurri bat da. Aurrez zehazturiko $\alpha$ probabilitate baterako (%5 edo %10 izaten dena), probabilitate horrekin…
Hipotesi nuluaProba estatistikoetan, hipotesi nulua probatu nahi den efektua ezeztatzen duen hipotesia da, lagineko datuekin alderatu egiten dena, efektua badela baieztatu ahal izateko, edo ez. Datuek erakusten ebidentzia sinesgarria…
Hipotesi estatistikoakHipotesi estatistikoak edo estatistika-hipotesiak populazio estatistiko bateko parametroei eta ezaugarriei buruzko uste edo suposizioak dira, biztanleria horretako lagin batetik jasotako informazioan oinarrituta, baliozkotu edo berretsi edo, aitzitik, baztertu…