Oztopo arkitektonikoak


KategoriakSoziologia

Oztopo arkitektonikoak edo arkitektura oztopoak aniztasun funtzionala duten pertsonak espazio publikora, partekatura edo pribatura sartu eta haietan mugitzeko zailtasunak eta ezintasunak ezartzen dituzten elementuak edo elementuen ezaugarriak dira. Pertsona horiek desgaitasunak eta gutxitasunak jasaten dituzte, eta oztopo horiek gizartean pairatzen dituzten beste diskriminazioetako bat da finean. Oztopo horien existentzia ezjakintasunagatik justifikatzen da batzuetan, pertsona horien inbisibilizazioa agerian uzten duena, edo kostu arrazoiengatik beste kasu batzuetan, pertsona horiek beste pertsona "normalen" aldean baztertzea dakarrena. Arazo hain da ugaria, non sistemikoa dela ere esan daiteke, eta beraz berdintasunaren aldeko neurri politiko zorrotzekin ebatzi beharrekoa, dauden oztopoak atzeman eta konponduz eta instalazio berrietarako proiektuetan oztopoak saihesteko protokoloak ezarriz.

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.