Ozeano Atlantikoak eta Ozeano Bareak Hornos lurmuturrean egiten dute bat. Lurmutur horretatik hegoaldera Drake pasaia hedatzen da, nondo ozeano batetik bestera igarotzen den. Drake lurmuturretik iparraldera dagoen Magallaes…
Gizapedia
Ozeano Australa edo Ozeano Antartikoa Antartika inguratzen duen masa ozeanikoa da, hitzarmenez Antartikako kostaldetik 60 graduko hego-latitudeko paraleloraino zabaltzen dena. Geografikoki, Ozeano Australa ezin da zehaztasunez neurtu, finean inguru horretako urak Ozeano Barekoak, Atlantikokoak edo Indiako Ozeanoko masa ozeanikoen jarraipena direlako, baina itsaslaster zirkunpolar antartikoa zeharkatzen duen masa ozeaniko gisa definitu da, horren mugak zehatzak ez badira ere. Ozeano hotza da, zati handi batean bankisak estaltzen duena eta Antartikako kostaldetik ateratzen diren iceberg handien presentziarekin; denborale bortitzak jasaten dituen ozeanoa ere bada.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.