Ozeano Artikoa Ipar Poloaren inguruan hedatzen den masa ozeanikoa da, gutxigorabehera Eurasiako, Amerikako eta Groenlandiako iprraldeak mugatua eta Ozeano Barearekin Bering itsasartetik eta Ozeano Atlantikoarekin Groenlandiako itsasotik, Barents itsasotik eta Davis itsasartetik bat egiten duena. Lomonosov-en dortsalak zeharkatzen du Siberiatik iparraldeko Kanadaraino eta Groenlandiaraino. Ozeano guztietatik txikiena da, lurrazalaren %2.7 hartuz. Bere azaleraren zati handi bat bankisa izeneko izotz kasko batek estaltzen du urtean zehar, handiagoa ipar hemisferioko neguan, eta txikiagoa udan; dena den, berotze globalaren ondorioz txikitzen doan izotz azalera da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Océano Ártico.
Loturiko artikuluak
ItsaslasterrakItsaslasterrak edo itsas-korronteak ozeano eta itsasoetako ur-azalean nahiz sakonean gertatzen diren ur mugimendu jarraitu eta iraunkorrak dira, tenperatura-gorabeherek, gazitasun-maila desberdinek, mareek, Lurraren errotazioak eta haizeak eragindakoak. Ozeanoetan itsaslaster…
-
Ozeano BareaOzeano Barea munduko ozeano handiena da, Lurraren azalaren herena gutxi gorabehera hartuz. Asia eta Amerikaren artean hedatzen da, eremu zabalenean bi kontinenteeen artean ia 20.000 kmtan zehar; iparretik…