Otxarkoaga


KategoriakEuskal Herria

Otxarkoaga auzoko ikuspegi bat.

Otxarkoaga Bilboko hiriko auzoa da, hiriaren ekialdean kokatzen dena. Garai batean Begoñako elizatean kokatua, 1960 urtera arte landagunea zen, baserri eremua. 1950eko hamarkadatik Bilbon txabola kaskarretan eta egoera larrian bizi ziren milaka familientzako etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren ondorioz sortu zen auzoa. Proiektua 1960 hamarkadan zehar garatu zen, milaka etxebizitza eraikiz, maiz hainbat solairutako eraikin altuetan. Etxebizitzak kalitate txarrekoak ziren eta gainera azpiegitura eta zerbitzu publiko eskasak zeuden auzoan. Ondorioz, txabolismoaren arazoa konpondu  bazen ere, arazo sozialak hor zirauen eta pobrezia eta marjinazioa nagusitu ziren Otxarkoaga hurrengo hamarkadetan. 1970eko hamarkadatik gizarte mugimendu zabala auzoaren eraberritzea eta azpiegitura publikoak eskatzeko. 1980ko hamarkadaren hasieran hasi zen udala arazo horiei heltzen, auzotarren etxeetan birgaitze-lanak sustatuz eta azpiegitura publikoak hobetuz. Garai hartan, ordea, beste tragedia bat gertatu zen auzoan, ehundaka gazte heroinak harrapatuta hil baitziren. Egun, zorionez, garai bateko problematika latza gaindituta dago neurri handi batean, auzoan betidanik egon den auzogintza mugimenduari esker. Klase sozial apaleko jendea bizi da auzoan eta bereziki nabarmena da ijitoen presentzia, biztanleriaren %10 gutxi gorabehera osatuz.

285 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.