Musikan, tetrakordioa eskala bateko lau noten segida ordenatua da, beraien arteko tonu eta erditonuekin batera, adibidez do-re-mi-fa. Noten arteko tonu eta erditonuen arabera, tetrakordio dorikoa, jonikoa, frigiarra eta…
Orkestra sinfonikoa musikari kopuru handi batek osatzen duen musika taldea da, mota guztietako instrumentuen kopuru handia (hari-instrumentuak, haize-instrumentuak eta perkusioa, bereziki) jotzen duena, orkestrako zuzendari baten gidaritzapean. Orkestra sinfoniko bat osatzen duten musikarien kopurua interpretatu behar diren musika-piezen araberakoa bada ere, ohikoena musikari kopurua 80tik gorakoa izatea, eta kasu batzuetan 100etik gorakoa ere izan daiteke. XVI. mendearen bukaeran eta XVII. mendearen hasieran sortu eta garatu ziren lehen orkestra sinfonikoak, konpositoreek musika korala baztertzen hasi eta lehen talde instrumentalentzako piezak konposatzen hasi zirenean. Hasierako konpositore sinfoniko horien artean Claudio Monteverdi (1567-1643) nabarmentzen da, baina orkestra sinfonikoen garapen handiena XVIII. mendean izan zen, Bach, Händel, Mozart eta Haydn-en eskutik, musika-instrumentuen garapenarekin batera. Orkestra sinfonikoen garapenak XIX. mendean jarraitu zuen, HektorBerlioz, Franz Liszt, Richard Wagner eta Richard Strauss-ekin, irudimen eta kolore handiko piezak konposatuz. XX. mendean orkestra sinfonikoentzako musikaren konposaketaren gainbehera etorri zen, konpositoreek nahiago izan baitzuten instrumentu gutxirekin esperimentatzea.
Orkestra sinfonikoa eta orkestra filarmonikoa sinonimoak direla esan daiteke. Filarmoniko hitzak "musikaren maitalea" adierazten du etimologikoki; horretan oinarrituta, orkestra sinfonikoa musikari profesionalek osaturiko orkestra lizateke zentzu hertsian, eta filarmonikoa musikari zaletuek osaturikoa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.