Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…
Oreka ekonomikoa ekonomia edo horren sail bateko aldagai ekonomikoak (eskaintza, eskaria eta prezioak bereziki) egonkor eta aldatu gabe mantendu egiten diren egoera iraunkorra da, non eragile ekonomiko guztiak eta haien eragiketak bat etorri eta uztartu egiten diren, haien beharrizanak betez; beraz, esan liteke oreka ekonomikoa eragile ekonomikoek bilatzen duten egoera dela. Oreka orokorra izan daiteke, ekonomia osoko egoerari buruzkoa denean, edo oreka partziala, ekonomiako sail bati baino ez dionean eragiten. Zientzia ekonomikoaren helburu nagusia, oreka ekonomikora heltzeko mekanismoak aurkitzea da.
Beste hizkintzetan: ingelesez, economic equilibrium.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.