Ordainketa-etendura


KategoriakEnpresa

2003 urtean Espainian Konkurtso-Legea indarrean sartu zen arte, ordainketa-etendura enpresaren kaudimengabezia edo  likidezia-ezagatik (epe laburreko ordaintzeko ezintasuna) epaitegiek enpresak hartzekodunekiko zituen zorrak ordaintzeko obligazioa behin behinekoz bertan behera uzteko hartzen zuten behin-behineko erabakia zen, kaudimena saneamendu-plan bitartez berreskuratu bitartean ezartzen zena, enpresaren porrotak zekarren likidazioa baino samurragoa, enpresaren zorren ordainketen etetea baino ez baitzen.

Konkurtso-legearekin batera, ordea, termino horrek balio juridikoa galdu eta hartzekodunen konkurtsoaren kontzeptuaren baitan subsumitu edo bildu zen, baino egun adiera arrunta atxikitzen jarraitzen du, enpresak epe laburrera edo behin-behinekoz zorrak kitatzeko ezintasuna adieraziz. Halaber, konkurtsoko epaileak enpresa zordunaren obligazioak bertan behera uzteko erabakia adieraz dezake, betiere hartzekodunen konkurtsoaren baitan eta hura gauzatu bitartean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, suspensión de pagos.

 

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.