Orakuluak


KategoriakHistoria

Orakulua. Camillo Miolaren margolana, 1880.

Antzinako Grezian, orakulua (latinezko oraculum hitzetik, "jainko baten hitza", orare hitzetik, "mintzatu") Jainkoengandik jasotako iragarpen edo aholkua da, etorkizunean gertatu edo erabaki beharrekoari buruz. Adiera zabaleko hitza da: iragarpena edo aholkua ematen duen jainkoa, iragarpena jasotzen duen apaiza, iragarpena bera zein iragarpena jasotzen den tokia adieraz dezake. Orakuku ospetsuenak Antzinako Grezian Delfoskoa, Apolo jainkoarena, non apaiza Pitia edo Pitonisa emakume apaiza zen, eta Dodonakoa, Zeus jainkoarena, izan ziren. Garrantzi handiko instituzioa zen, iragarpenak bizitza pribatuaz gainera, bizitza publikoari buruzkoak, politikari eta gerrari buruzkoak, ere bazirelako. Nekromanteion izeneko orakulua ere bazen, non hildako arbasoei galdetzen zitzaien.

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.