Opus Dei (latinez, euskaraz literalki, "Jainkoaren Lana"; gazteleraz "La Obra" izenez ere ezaguna) laiko eta apaiz katolikoek osatzen duten erakunde katolikoa da, Josemaría Escrivá de Balaguer espainiar apaizak 1928 urtean sortutakoa, eta norberak egindako lanaren bitartez santifikazioa aldarrikatuz, ideologia ultrakatoliko eta kontserbadorea duena. Milaka kide biltzen ditu bere baitan, gehienak laikoak, baita ere apaizak, eta mundu zabalean ikastetxe, unibertsitate eta enpresa anitzen titularra da (Universidad de Navarra delakoa, esaterako, Opus Deiko unibertsitate nagusiena da). Erakunde ilun eta itxitzat hartu izan da, isilpean bere sare ekonomiko eta politikoak zabaltzen doana estatuko goi agintaritzan, bere interesen alde. Frankismoan eragin politiko handia lortzera heldu zen, bereziki 1950eko hamarkadatik aurrera, Espainiako Falangea alderdi faxistaren gainbeherarekin batera. Zehatzago, Francisco Franko diktadoreak Opus Deikoak ziren zenbait ministro-talde bat izendatu zuen 1957 urtean, "teknokratak" deitu izan zirenak, erregimen frankistan irekiera-politika eta garapen ekonomikoa bultzatuko zutenak. Opus Deikoak ziren goi kargu politiko horiek kritikak jaso zituzten horregatik erregimen frankistako sektore erradikal falangisten aldetik, eta baita ere sektore ezkertiarren aldetik erregimenaren alde jarduteagatik.
Loturiko artikuluak
- 
Opus musivum- Opus musivum, latinezko esamoldea, mosaiko-lana adierazteko erabiltzen den terminoa da, bereziki horma gainean egiten dena. Antzinako grezierazko mouseion hitzetik dator, musak beneratzeko erabiltzen ziren kobazuloetako horma dekoratua adierazten… 
 
- 
Opus tessellatum- Opus tessellatum (latinezko esamoldea) mosaiko lana izendatzeko Antzinako Erroman erabiltzen zen izan da, mosaiko horiek egiteko erabiltzen ziren tesela edo pieza txikiei erreferentzia eginez. Ikus, gainera Opus musivum 
 
- 
Camino (Escrivá de Balaguer, Opus Dei)- Camino es una obra teológico-moral de Josemaría Escriva de Balaguer, fundador del Opus Dei. Publicada por primera vez en 1934 con el nombre de Consideraciones Espirituales y luego…