Enpresa filialak edo eskumendeko enpresak beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo gehiago izateagatik. Enpresa filialaren…

Etxebizitza turistikoak edo erabilera turistikoko etxebizitzak egonaldi laburrak egiteko eta ondorioz bereziki turista eta bidariei alokairuan eskaintzen zaizkien etxebizitzak dira, guztiz ekipatuta eta sartzeko prest, egun edo aste batzuetarako baino ez alokatzen ez direnak. Etxebizitza turistikoak ustiatzeko jarduerari oporretako alokairua deitzen zaio. Oporretako alokairua, negozio gisa, abantaila ugari ditu jabearentzat: errentagarritasuna handiagoa izaten da, inbertsio malguagoa da (ohiko etxebizitza moduan ere alokatu edo saldu daitezkeelako, apartamendu turistikoak ez bezala) eta arriskua ere txikiagoa da (ordaintzen ez duen maizterra errazago kaleratzen baita, ohiko etxebizitza gisa alokatzen den maizterraren aldean). XXI. mendetik zabaldutako negozioa izan da, gehienetan partikularren esku dagoena, baina Interneteko plataformen bitartez garatzen dena, haietan agian famatuena izanik Airbnb.
Beste hizkiuntzetan: gaztelaniaz, viviendas turísticas (alquiler vacacional).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.