Operazionalizazioa


KategoriakPsikologia

Bereziki gizarte zientzien ikerketari buruz, operazionalizazioa (aldagaien operazionalizazioa) edo operatibizazioa konstruktoak, atributuak eta kontzeptuak, orokorrean kontzeptu teoriko bat, zehatz definitu eta nola neurtu behar diren ezartzea da, aldagai bilakatuz, ondoren haiei buruzko hipotesi zientifikoak planteatu eta egiaztatu ahal izateko. Adibidez, eskola-absentismoaren definizio operazionala eskollara etorri ez den egun kopuruaren bitartez jaso daiteke. Operazionalizazioa fase batzuetan zehar garatzen da: (i) neurtu nahi den kontzeptu edo fenomenoaren definizio zehatza ematea, (ii)  horren dimentsio edo alderdiak berezitea; hain zuzen, konplexua delako burutu nahi dugun aztertu nahi dugun fenomenoaren operazionalizazioa, (iii) dimentsio horiek jasotzen dituzten adierazleak jasotzea, horien eskala ere zehaztu (iv) fenomenoaren neurria emateko adierazleen bateratu egin behar dira.

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.