Metafisikan, esentzia (zerizana) eta existentzia bi kategoria ontologiko dira, izateak (antzinako grezieraz, ontos) dituen bi alderdi: esentzia zerbaiten ideia edo kontzeptua, horren ezinbesteko propietateen multzoa da. Existentzia (latinezko…

Ontologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei dagokienean. Metafisikaren adar bat da. Ildo beretik, ontologia bat munduaren kontzeptualizazio eta oinarrizko ikuspegi esplizitu eta formala ere bada, mundua nolako objektuez osaturik dagoen eta horiena arteko harremanak zehazten dituena. Ontologikoa ontologiari dagokiona da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.