Onibarrak lurra, ondasun gisa, eta horri atxikita dauden beste ondasun guztiak dira, hala nola baliabide naturalak (errekak, ura, zuhaitzak, mineralak) eta gizakiak haietan eraikitako ondasun higiezinak (etxeak, instalakuntzak, ...). Onibarrak eta ondasun higiezinak batzuetan sinonimotzat hartzen badira ere, eman dugun definizio zorrotzak ondasun higiezinek onibarren atal bat baino ez lukete osatuko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, real estate; gaztelaniaz, bienes raíces.
Loturiko artikuluak
Baliabide hidrikoakBaliabide hidrikoak edo ur baliabideak ur hornidura ahalbidetu egiten duten baliabide naturalak dira, hala nola ibaiak, aintzirak, lurpeko urak eta glaziarrak, horiek ustiatzeko beharrezko azpiegiturekin batera (urtegiak, hornidura-sareak,…
Baliabide naturalakBaliabide naturalak ekoizpenerako eta kontsumorako faktore eta gaiak dira, naturan berez sortzen diren fenomeno fisiko eta kimikoen ondorioz sortzen direnak, epe laburrean (ura euriaren bitartez) nahiz luzean (petrolioa,…
Baliabide ekonomikoakBaliabide ekonomikoak edo, besterik gabe, baliabideak, jarduera ekonomikoak garatu eta beharrak asetzeko ustiatu, erabili edo baliatu diren elementu, gai, bitarteko eta faktoreak dira, berez eskasak direnak eta horregatik…