Ongizatea


KategoriakSoziologia

Adiera arruntean, ongizatea zorionarekin eta aurrerapenarekin loturiko kontzeptua den arren, XX. mendean ongizateak adiera zehatzagoa, eta aldi berean eztabaidatsuagoa, hartu du ekonomian eta soziologian. Arlo horietan hainbat izan dira emandako definizioak: ekonomian, gizarte edo sistema sozioekonomiko batek gizakiaren beharrak asetzeko ahalmen gisa ulertu ohi da, ondasun eta zerbitzuen kontsumoak, finean diruak, ematen duen utilitatearen edo asebetetzearen parekoa; beste alde batetik gizarte mailako adierazle moduan ere ulertu da, osasuna, hezkuntza, ingurumena eta gisako aldagaiak bilduz, adibidez Giza Garapen Indizearen bitartez. Bi definizio ezberdin horiek ongizatearen ikuspuntu ezberdinak azaleratzen dituzte: ekonomian, ikuspuntu indibidual batetik, eremu pribatutik alegia, abiatuko litzateke ongizatea, eta soziologiatik gizarte osoari eskaintzen zaizkion zerbitzu publikoetatik ulertuko litzateke. Beste ikuspuntu batzuk moralaren garapenarekin, altruismoarekin, indibidualismoa garatzeko aukerekin eta orokorrean gizartearn egonkortasunarekin daude loturik; eta, beste ikuspuntu askoz murritzagoetatik, baita ere bizirauteko eskura dagoen kaloria kopuruarekin, ongizatea zuzenean pobreziaren azterketarekin lotuz.1 Ongizatea neurtzeko beste adierazle bat  MEW edo Measure of Economic Welfare izan da (William Nordhaus eta James Tobin, 1972), Barne Produktu Gordinaz gainera, ordaindu gabeko lana, aisialdirako denbora eta kutsadura ere kontuan hartzen dituena; indize hori  ISEW edo Index of Sustainable Economic Welfare indizearekin hobetu da.2

Erreferentziak

1.
Greve B. What is welfare? Central European Journal of Public Policy. 2008;2(1):50-73. https://www.cejpp.eu/index.php/ojs/article/view/17/13.
2.
Measure of Economic Welfare (MEW). Economics online. http://www.economicsonline.co.uk/Global_economics/Measure_of_economic_welfare_MEW.html. Accessed 2018.
333 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.