Errituak, erritualak edo ohikuneak kultura batean burutzen diren ekintza egituratu, finko, errepikatu eta dramatizatuak dira, balio instrumental zuzenik gabe funtzio sinboliko eta adierazkorra dutenak. Terminoa sanskritozko rita hitzetik dator…
Ongietorria igarotze erritu batzuek hartzen duten formetako bat da. Forma positiboa da, alaitasun giroan ospatu ohi dena, egoera edo talde berrira sartzen dena zorionduz, bere gertuko nahiz talde berrikoen eskutik bereziki. Ohikoa da halaber kanpokoari hospitalitatea eskaintzen zaionean, maiz bertako guztien harrera abegitsuaz, oturuntza kolektiboez eta opariez. Euskal Herrian, ETAko presoei kartzelatik irtetean egindako ongietorriak eztabaidatsuak izan dira, haien biktimen berbiktimizazioa dela gaitzetsiz batzuen aldetik, eta maitatuari maitasuna adierazteko eskubidea aldarrikatuz besteen aldetik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.