Ordezko ondasunak edo produktuak, ondasun ordezkoak edo ondasun ordezkagarriak funtsean behar berdina betetzen duten produktuak dira, zeinetarako haietako baten eskaria handitzen denean, bestearena gutxitzen da; beraz, ordezko ondasunak…
Ondasun osagarriak edo produktu osagarriak batera harturik kontsumitzailearen behar berdina asetzen dutenak dira, ; adibidez, ondasun osagarriak dira inprimagailuak eta tinta; eta bizikleta eta bizikletan ibiltzeko burukoa. Ondasun osagarrietako baten eskaera handitzen denean, bestearena handitzen da; hartara, ondasun osagarri baten eskaera murrizten da beste ondasunaren prezioa igotzen denean (beraz, ondasun osgarriek elkastikotasun gurutzatu negatiboa dute).
Osagarritasuna erabatekoa zein partziala izan daiteke. Erabatekoa da, ondasun bata bestearekin batera baliatu behar denean derrigorrez. Partziala izango da, ondasun osagarria eskuratzea behar beharrezkoa ez denean. Bi ondasunak batere osagarriak ez direnean, independenteak direla esaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, productos complementarios.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.