Euskal Herrian, inauteriak neguan zehar herri eta hirietan ospatzen diren jai-zikloen multzoa dira, bereizgarri nagusi mozorrotzea eta dibertdimendua dituena. Europan antzinatik ospatu diren eta egun ere ospatzen diren…
Gizapedia
Ondarroa Bizkaiko ipar-ekialdeko kostaldeko udalerria da —hain zuzen ere, Gipuzkoa Mutrikuko udalerriarekin muga egiten du —, Lea-Artibai eskualdean kokatua, Kantauri itsasoaren ertzean, ingurune menditsu batean. 8.000 biztanle inguru ditu. Arrantza izan da herriaren jarduera nagusia historikoki, eta gaur egun ere izaera hiru mantentzen du. Herria portuaren inguruan garatu da, eta Alde Zaharra itsasertzetik maldan gora hedatzen da. Herrigune nagusiaz gainera, Gorozika, Errenteria eta Goimnedia landako auzoak daude udalerrian.
Ondarroa XIII. mendean sortu zen hiribildu gisa, eta Erdi Arotik aurrera Bizkaiko arrantza-portu garrantzitsuenetako bat izan da. Bere ekonomiaren oinarria mendeetan arrantza, itsas merkataritza eta ontzigintza izan dira, nahiz eta XX. mendetik aurrera industria arina eta zerbitzuak ere garatu diren. Portuak eta itsasoari lotutako jarduerek funtsezko zeregina izan dute herriaren bilakaeran. XX. mendearen erdialdetik immigrante asko jaso zituen herriak, bereziki Galiziatik, arrantzan eta loturiko sektoreetan aritzeko, XX. mendearen bukaera aldera, nabarmena da Senegaldik etorritako immigrazioa. XXI. mendetik biztanleria beheraka doa.
Ondare kultural eta historiko nabarmena du. Aipagarriak dira Santa Maria eliza, estilo gotikoan eraikia, eta Zaharra kalean dagoen Alde Zaharra, kale estu eta etxe dotoreengatik ezaguna. Halaber, Itsas Aurre zubia eta portuko instalazioak herriaren irudi adierazgarrienetakoak dira. Gaur egun, Ondarroa euskal kulturaren eta arrantza-tradizioaren erreferente izaten jarraitzen du, itsasoarekin duen lotura estuari eutsiz. Euskarari dagokionez, Ondarroa arnasgunetzat hartzen da, hau da, euskara nagusi den herritzat; bizkaiera da bertako euskalkia, baina azentu eta lexiko bereziarekin.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.