Zaratezarra Andatzako mendigunean dagoen muino txiki bat da, 407m-ko altueran, Zarateaitz tontorretik 700m inguru iparraldera kokatzen dena, Altzaola edo Arazolako lepotik oso gertu.
GizapediaOndarbiribil Andatza mendiguneko mendia da, 453m-ko garaiera duena eta mendigunearen hegoekialdean kokatua. Bere perimetro osoan kono perfektu samarra eratzen du. Gailurrean, Orreagako monastegiko antzinako mugarri bat dago, lur horiek monastegi horri zegozkiola adierazten duena; halaber, gailurra Zizurkilgo eta Usurbilgo udalerrien muga da gailurra eta hori adierazten duen mugarri bat dago aurrekoaren ondoan. Gailurrerako igoera Ziortzako lepotik egitea da erosoena. Mendia hegoaldetik Uridarbi erekaren gainetik altxatzen da, eta iparraldean Ondabardi errekaren gainetik; erreka horiek aurreraxeago Abalotz errekarekin egiten dute bat.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.