Olentzero


KategoriakEuskal Herria

Kredituak: jakintza_ikastola - Commons

Olentzero Euskal Herrriko Eguberriko folkloreko pertsonaia da. Jatorrizko traidzioan, Olentzero ikazkina da, aurpegia belztuta duena, jantzi higatu eta zikinak soinean eta pipa muturrean, eta menditik jaitsi dena Jesusen jaiotza iragartzeko. Itxura horrekin, Olentzero panpina gisa irudikatzen da, herrian zehar haur eta gazteek andetan eramaten dutena edota mozorro bat da, haur edo gazte batek eramaten duena, haur eta gazte talde bat lagun. Betiere tradizioan, haur eta gazte talde hori kalez kale edo etxez etxe ibiltzen da eskea eginez eta koplak abestuz Eguberri bezperan; hain zuzen ere, Olentzero kanta egun Olentzeroren egiazko tradiziotik geratzen den elementu bakarra dela esan daiteke. XX. mendearen hasieran jasotako tradizio horren kokaleku nagusiak Nafarroako iparmendebaldea eta Gipuzkoako ekialdea dira, eta bereziki Lesaka (Nafarroa) du zentroa, han jaso baitira testigantza gehien Olentzeroren pertsonaiari eta ospakizunari buruz. Nafarroako beste herri batzuetan txikimiatik jaisten den pertsonaia gaizto eta beldurgarri gisa ere irudikatu da. Beste kontakizun batzuetan, azken jentila da, Kixmiren etorrera iragartzen duena.

1970eko hamarkadatik aurrera, Olentzeroren pertsonaia Euskal Herrira osora zabaldu zen, orduan hedatzen ari zen Bizarzuri pertsonaiaren aldean, euskal kultura eta tradizioa sustatze aldera. Azkenean, ordea, tradizioa itxuraldatu eta Eguberrian opariak ekartzen dizkien pertsonaia bilakatu da, Bizarzuriren euskal bertsio hutsa, Eguberrietako kontsumoa sustatzeko erabiltzen dena.

Ikus, gainera

323 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.