Bilbotik oso gertu, Arnotegi eta Pagasarri mendiak banatzen dituen harana eta harana zeharkatzen duen erreka. Hirigunetik gertu izan arren, inguruetan geratzen den naturgune ukitugabe bakanetakoa da.
Oindo, batzuetan Onddo eta Onyo ere deitua, Adarra mendiaren hegoaldera, 1km-ra eta 785mko altueran dagoen muino bat da, prominentzia txikikoa eta malda leunekoa, Andoain eta Urnieta udalerrien arteko mugan. Gailurrean ustezko lubakien aztarnak ikus daitezke, batzuen arabera Karlistaldietako garaikoak. Mendebaldera Oindotxiki izeneko gailur txikiagoa du lagun.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.