Oinarrizko elikagaiak


KategoriakSoziologia

Oinarrizko elikagaiak kultura jakin batean dietaren atal nagusia osatzen duten elikagaiak, elikagai horiek, plater gisa prestatuta edo osagai moduan, bete egin dituztelako tradizionalki bertako pertsona eta familien nutrizio-beharrak. Beraz, nutrizio beharrak modu orekatuan asetu, elikagai horiek bertako kulturan txertatuta egon eta bertakoentzat eskuragarri izatea dira elikagai bat oinarrizkoa izateko baldintzak. Adibidez, Euskal Herrian, ogia, esnea, arrautzak, ... dira oinarrizko elikagaiak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, basic foods; gaztelaniaz, alimentos básicos.

 

158 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.