Funtsezko atribuziozko errorea (korrespondentzia isuria)


KategoriakPsikologia

Funtsezko atribuziozko errorea edo korrespondentzia isuria ikerketa psikologikoetan ikertzaileak izaten duen errorea da, neurri handiago batean subjektuaren nortasunari edo disposizioari egotziz (adibidez, azterketa bat suspenditzean, "ez zuen nahikoa ikasi" baloratzean) bere jokabidearen berezitasunak, gizarteko eta inguruneko faktoreak gutxietsiz ("egun txarra izan zuen azterketan"). Lee Ross psikologoak 1977 urtean planteatu eta zehazturiko ikerketa-errorea da.

Bi teoria daude errore honen kausari buruz: lehenik, bidezko munduaren hipotesiaren arabera, gutako bakoitzak bizitzan merezi duena jasotzen du; bigarrenik, aktorearen komunikazioaren teoriaren arabera, egoera sozialetan bereziki subjektuarengan jartzen dugu arreta edo fokoa, eta ingurumenari garrantzia kendu, fondoko faktorea balitz bezala.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, fundamental attribution error (correspondence bias); gaztelaniaz, error fundamental de atribución (sesgo de correspondencia).

Ikus, gainera

Erreferentziak

 

214 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.