Dekretua gobernuak, Espainian Ministroen Kontseiluak, edo horretarako eskumena duen beste erakunde politiko batek jaulkitzen duen arau juridikoa da, legea baino maila beheragokoa. Beraz, botere legegilearen eskumenekoak diren legeak…
Ez nahastu Oinarrizko Legearekin.
Espainiako ordenamendu juridikoan, Oinarrien Legeak Konstituzioak bere 82. artikuluan aurreikusi eta arautzen duen legeak sortu eta plazaratzeko prozedura da, zeinaren arabera Gorte Orokorrek Gobernuari gai berri jakin bati buruz testu artikulatuaren erako legea garatzeko eskumena egiten dion, horren printzipio orokorrak eta mugak jarriz eta epe jakin baterako. Beraz, Oinarrien Legea Gorteek gobernuari degiten dioten delegazio legegilea da, Oinarrien Legean (Ley de Bases) jasotzen dena, eta gero Gobernuak beste lege batean garatuko duena, Lege Dekretua edo Errege Lege Dekretuaren eran plazaratuko dena. Oinarrien Lege bakoitzaren izendapenean beti agertzen da "Oinarrien" izenondoa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.