Oi! Pello, Pello (Oi! Peio, Peio)


KategoriakAbestiak

Oi! Pello, Pello Euskal Herriko abesti tradizionala da, Resurreccion Maria de Azkue apaizak XX. mendearen hasieran gutxi gorabehera Azkainen jasoa eta berak osaturiko Cancionero Popular Vasco bilduman plazaratua, 1920 urtean. Euskal Herriko hainbat abesti tradizional bezalaxe, bertsoz bertso errepikapenean oinarritzen den abestia, da, bertso batetik bestera esaldi batzuk aldatuz. Egunez eta gauez irutera eta ondorengo lanak egitera beharturik dagoen emakume baten eta bere senarraren arteko elkarrizketa da, gizonaren nagusitasuna eta emakumearen mendekotasuna agerian uzten dituena; hori dela eta, abestiaren irakurketa feminista egin da.

Hitzak (letra)

Oi! Pello, Pello, logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero, gero, gero,
irun ezan eta gero, gero, bai.

Oi! Pello, Pello, irun diat eta
jinen niza ohera?
Astalka zan eta, gero, gero, gero,
Astalka zan eta, gero, gero bai.

Oi! Pello, Pello, astalkatu diat eta
jinen niza ohera?
Xuri zan eta, gero, gero, gero…
Xuri zan eta, gero, gero bai

Oi! Pello, Pello, xuritu diat eta
jinen niza ohera?
Irazki ezan eta, gero, gero, gero
Irazki ezan eta, gero, gero, bai.

Oi, Pello Pello! irazki diat eta
jinen niza ohera?
Pika zan eta, gero, gero, gero…
Pika zan eta, gero, gero bai.

Oi, Pello Pello! Pikatu diat eta
jinen niza ohera?
Jos zan eta, gero, gero, gero…
Jos zan eta ,gero, gero bai.

Oi! Pello Pello josi diat eta
jinen nizan ohera?
Argia dun eta, bihar, bihar, bihar,
Argia dun eta, jinen hiz bihar.

(azken bertsoko aldaera:
Argia dun eta gero, gero, gero…
Argia dun eta ez din balio!)

350 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.