Odolkidetasuna arbaso komunetatik datozen ahaideen arteko harremana da. Odolkidetasunez loturiko ahaideak odol-ahaideak direla esaten da. Bi motako odol-ahaideak bereizten dira: belaun-lerrokoak, .../biloba/seme-alaba/aita-ama/aiton-amona/... lerrokoak; eta albo-ahaideak, belaun-lerrokoak izan gabe, arbaso komunen bat dutenak, haal nola anai-arrebak, lehengusuak, osaba-izeba eta ilobak, ...
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, consanguinidad.
Loturiko artikuluak
- 
Antropologia bisuala (ikus-antropologia)- Antropologia bisuala edo ikus-antropologia argazki eta bideoa etnografia osatu eta antropologia garatzeko informazio-iturri eta espresiobidetzat hartzen dituen antropologiaren aldaera. Informazio etnografikoa  irudien bitartez jasotzeaz gainera, ikus-antropologian irudia bera,… 
 
- 
Antropologia fisikoa- Antropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak. 
 
- 
Odol garbitasuna- Odol garbitasunak Iberiar Penintsulako erresumetan Erdi Aroaren bukaeratik eta Aro Garaikidera arte gizabanakoak judu edo mairu jatorririk ez zutelako froga legalari egiten dio erreferentzia, judu eta mairuen aurkako…