Aro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Odol garbitasunak Iberiar Penintsulako erresumetan Erdi Aroaren bukaeratik eta Aro Garaikidera arte gizabanakoak judu edo mairu jatorririk ez zutelako froga legalari egiten dio erreferentzia, judu eta mairuen aurkako diskriminazio tresna gisa erabili zena. Odol garbitasuna hainbat kargutara sartzeko baldintza gisa exijitu zen, hala nola elizako hierarkian eta ordena erlijioetan eta noblezia eta kaparetasuna eskuratzeko. Horren aplikazioa mugatua izan zen ordea, eta inoiz ez orokorra eta sistematikoa; adibidez, Gaztelan maiz exijitu zen bitartean, Katalunian ez zen apenas aplikatu. Euskaldunoi dagokigunean, kaparetasun unibertsala eskuratzeko aurrebaldintza izan zen, zalantzarik gabe onartu zena, kondairaren arabera euskaldunak odol garbikoak baitziren berez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, limpieza de sangre.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.