Utopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten…

Obszenitatea (obszenoa denaren nolakotasuna, batzuetan lizunkeria edo gordinkeria ere deitua) kontzeptu lausoa eta alde anitzekoa da, morala, artea eta justizia hartzen dituena bere baitan. Aspektu guztiak barnehartzen dituen definizio baten arabera, idealak (hala nola, bertuteak, estetika, ...), guztion ondasun gisa, gogorki urratu egiten dituen ekintza, jokabide edo objektua da. Artean, zirikatu eta probokatu egiten duen hura, estandar artistikoen aldetik begiratuta, baina aldi berean erakarri ere egiten duena. Eztabaidatsua da, noski, zer den obszenoa, tokiaren eta garaiaren arabera gauza bera obszenotzat eta beste muturrean zuzentzat har daitekeelako. Obszenotzat jo ohi dira, adibidez, baina zalantzaz betiere, pornografia, eta bortxaketa eta torturaren erakustaldiak.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.