Korrelatuak erlazio edo kausa-ondorio kate batean elkarrekin loturik azaltzen diren gai edo terminoak gaiak dira.
Obskurantismoa edo oskurantismoa herritarrei orokorrean edo talde jakin batzuei gai edo arlo bati buruzko ezagutza edo informazioa ezkutatu edo kontrolatzea da. XVIII. mendetik ezagutzaren zabalkuntzaren aurkako jarrera izendatzeko erabiltzen da, Ilustrazioaren izpirituaren aurkakoa. Adibidez, sexualitate gaietan obskurantista izatea egotzi izan zaio Eliza Katolikoari, horri buruzko ezagutza eta informazioa nahita oztopatu duelako hainbat mendeetan zehar.
Beste adiera baten arabera, obskurantistatzat hartu dira baita ere euren estilo propioan ulertzeko zailak diren filosofo, idazle eta artistak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.