Objektuetara bideratutako programazioa


KategoriakInformatika

Objektuetara bideratutako programazioa programazio informatikoaren paradigma bat da, objektu direlakoak oinarritzat hartzen dituena, objektu fisikoak, kontzeptuak edo ideiak izan daitezkeenak. Objektu horiek propietateak dituzte, ekintzak garatzen dituzte eta beraien artean erlazionatu daitezke. Beste alde batetik, objetuak klase direlakoetan biltzen dira. Objektuetara bideratutako programazioaren paradigma darabilten lengoaia informatikoak dira Ada, C++, Java, Javascript, Python eta R, besteak beste.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, object-oriented programming; gaztelaniaz, programación orientada a objetos.

158 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.