Objektibotasuna edo objektibitatea errealitatea den bezala hautematen, errepresentatzen eta azaltzen den ikuspegia da, jarduera horiek egiten dituen subjektua alde batera utzita, halako moldez non errealitate edo errepresentazio hori beste subjektu batzuek kontrastatu eta egiaztatu baitezakete. Objektibotasuna jarduera zientifikoaren oinarrizko printzipioetako bat da, proposamenak egiazkoak izateko funtsezko irizpide bihurtzeraino.
Agian interesatzen zaizu baita ere
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Zuzenbide objektiboa eta eskubide subjektiboaZuzenbide objektiboa zuzenbideak gizartean elkarbizitza bermatzeko ezartzen duen arau multzoa da. Eskubide subjektiboa berriz, zuzenbide objektiboan oinarrituta, alderdi edo subjektu batek eskuratzen duen ahalmen juridikoa da, alderdi batzuen…
Objektiboa eta subjektiboaAdibidez, laranja batzuk mahai baten gainean edukita, "laranjak daude hor" diogunean guztiz objektiboa dela esaten dugu; "laranjak atsegin ditut", berriz, subjektiboa. Horrela, objektiboa eta subjektiboa adierazpen, iritzi, pertzepzio eta…