Obabakoak, Bernardo Atxaga: laburpena


KategoriakLiburuak

Obabakoak Bernardo Atxagak 1988an plazaraturiko ipuin bilduma da. Ipuinek Obaba herriko istorioak harilkatzen ditu, mundu magiko bat irudikatuz. Munduko hainbat hizkuntzetara itzulitako lana izan da eta Euskal Herria literaturaren bitartez mundu osora zabaldu zuen lehen lana.

Laburpena

1: Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena

Narratzaileak aurkitutako gutun baten berri ematen du. XX. mendearen hasierakoa da, orduko erretore zen Camilo Lizardik idatzitakoa. Lagun bati idatzitako gutuna da, aitortza moduan eta laguntza eske, arrazoi ezezagun batengatik azkenean bidali ez zuena. Eskuizkribua ez dago oso egoera onean eta narratzaileak zatika egiten du horren transkripzioa, garaiko euskararen ortografia berezian, bere iruzkinak tartekatzen dituen bitartean, irakurri ezin daitezkeen pasarteei buruzko espekulazioak egiten askotan.

Gutuna zientziak aurkitutako unibertsoaren abiadura aipatuz hasten da, malenkoniaz, munduaren abiadura horri jarraitu ezinik ikusten du bere buruz Lizardik. Zaharra da Lizardi, ama eta arreba hil zaizkio eta bakarrik sentitzen da. Gutuna hartu behar duen laguna ere urrun dago. Luzamendutan dabil Lizardi, erretorika maite duela aitortzen du. Baina azkenean istorioa kontatzen hasten da:

Duela sei  hilabete herriko mutiko bat, Javier izenekoa, mendian ezkutatu zen, ama hilda eta aita ezezaguna izanik, ez zuen etxe propiorik eta ostatuan bizi zen, aita ezezagunak bidaltzen omen zituen sosei esker. Mutil basatia zen, mendira ihes egiten zuena, batzuetan aste osoak pasatzeko. Herrian inor ez zen arduratzen mutil horretaz, nitaz (Lizardi) eta Matias izeneko agure bat kenduta. Beste mutilekin ez zen ibiltzen. 

Irakurri ezin daitekeen tarte baten ondoren honela segitzen du:

Herriko jendeak animaliak ez ditu maite, eta herrira azaldu zen basurde zuri baten aurka tiroka hasi ziren. Matias agureak ohartarazi zien: ordainak etorriko dira. Zeren agureak bazekien basurdea mutila zela, basurde bihurtu zela mutila alegia, ikusita zein lasai sartzen zen herrira eta muturrean zuen orina. 

Basurdea azaldu zen gau batean, eta etxe konkretu baten aurka egin zuen, kolpeka atearen aurka eta uxarka baratzean, eta etxekoak izutu. Jendearen grinak suspertu eta basurdea akabatzeko deliberoa egin zuten. Matiasek basurdea bakean uzteko ohartarazi zien, bazekielako mutila, basurdea bihurtuta, mendeku bila zebilela, etxe horretakoek jipoitu egin zutelako. Herritarrak basurde ehizan hasi eta basurdeak gazte bat hil nahi izan zuen. Matiasek esaten zien hobe zutela ehizan zaku batekin aurpegia tapatuta edukitzea, bestela basurdeak ezagutu eta mendekua hartuko zuelako. Denbora pasatzen da, eta basurdea harrapatu ezinik izua zabaltzen da herrian, basurdeak etxeak erasotzen ditu, plan bati segika bezala.  

Eta egun batean, Matiasek basurde hil al zezakeen galdetu zidan. Hil beharrik zegoen galdetu nion, eta Matiasek baietz, mutila sufritzen ari zelako, zepuak hanka harrapatuta, eta jendeak jarritako pozoiaz hiltzeko arriskua ere bada, heriotza mingarria benetan. Matiasek insistitu eta azkenean baietza eman nion. 

Hurrengo goizean tiroa entzun nuen herri azpiko zuloan. Hara korrika abiatu eta Matias zerraldo ikusi nuen, eta basurdearen odol arrastoari segika, ama! ama! deiadarka ikusi zuen basurdea, oinaze ikaragarriz. Hil egin behar izan nuen. 

Lagunari etortzeko erreguz bukatzen du gutuna. Obaban mutila Lizardi apaizaren semea dela dionik bada egun ere herrian. Eta gutuna bidali gabe geratu zela ikusita ere, hipotesi hori zilegi dela baieztatu daiteke.

2: Jose Francisco: Obabako erretoretxean azaldutako bigarren  aitortza

Narratzailea Camilo Lizardiren etxean dago, aita frantsesak zuen herriko batekin, Alberto izenekoak. Albertok aparatu bat ikusten du etxean, eta berehala kontatzen dio narratzaileari aitak Frantziatik  ekartzen zituen hari magnetiko edo magnetofoia dela, ahotsa grabatu ta gero entzuteko aparatua alegia. Narratzaileak bere etxera eramateko esaten dio eta egun batzuk geroago, Albertok bte etxera joateko eskatzen dio, aparatuko grabazioetan entzun daitezkeen ahotsak entzutera. Goizean grabazioa entzutera joan. Ahotsa Franciscorena da, Lizardiren garaiko herriko baserritar batena, eta grabazioan aitortza bat egiten du. Aitortza ez da osorik entzuten, grabazioa tarte batzuetan hondaturik dagoelako, baina istorioaren hari nagusia ulertzen da. Grabazioa 1925 urtearen ingurukoa da, baina kontatzen diren gertaerak 1900 ingurukoak. Grabazioaren transkripzioa idazten du narratzaileak, Franciscoren beraren ahotsean:

" Aspaldian jaio nintzenean auzoan baziren etxe dexente, orain auzoa hutsik egon arren. Gu taberna genuen, eta bertan apopilo hartzen genituen meategietan lan egiten zuten langileak. Meategiak ingelesenak ziren, baina auskalo zergatik, behar adina diru atera ez edo, meategiak itxi eta herriaren gainbehera etorri zen. Gainbehera horren ondorioz, Antonio anaiak alde egin behar izan zuen, Ameriketara, Montevideora hain zuzen. Hasieran gutunak idazten zizkigun, ondo zegoela eta esanez, baina gutunak bakantzen joan ziren, eta gure ama asko tristetu zen horregatik, eta azkenean burua galdu ere egin zuen horregatik, gutunak ezkutatzen genizkiola esaten zuen, inbidia geniolako anaiari. Gurekin etxean Natalio zaharra bizi zen, apopilo moduan, eta hark amaren esanak kontuan ez hartzeko esaten zigun. Petrikiloa ekarri genuen, ama sendatzeko, baina alperrik. Azkenean hil egin zen, sukalde bazterrean, bere munduan baitaraturik. Etxean, aita eta Natalio eta bi anaiok geratu ginen. Herriaren gainbehera etengabea eta azkenean zentral hidroelektrikoko gizonak ere alde egin zuen eta elektrizitaterik gabe geratu ginen. Nataliok uste zuen falta hori gure akabera zela, eta sinesten genion, Natalio gizon jantzia eta munduan ibilia zelako. Bere txorakeriekin auzora inguratzen ziren predikatzaileak ere uxatu egiten zituen. Egun batean Obaba herrira jaitsi eta kontrabandoan zebilen gizon batek aparatu bat erakutsi zigun, hitz egiten zuena. Irratia zen, botoiei emanda funtzionatzen zuena. Guretzat eta inguruko baserrietatik zetorren jendearentzat entretenimendu handia zen irratia, neguan eguraldi txarra zegoenean ahotsa galtzen zuen arren.

Gero semea izan genuen anaia eta biok. Errotariaren alaba neguan etortzen zen irratiaren aitzakiarekin etxera, jakin arren irratia ez zebilela. Guk argi ikusten genuen gizon gogoarekin zetorrela. Harekin oheratu ginen bi anaiok batera. Handik denbora batera errotaria etorri zitzagun esanez alaba haurdun zegoela eta zein zen aita. Guk alaba biok estali genuela esan genion, errotaria zer zerrikeria zen hura, eta guk uzteko bakean eta alaba bidaltzeko gure etxera. Aitak eta Nataliok ondo hartu zuten emakumea. Haurra jaio eta Jose Francusco izena jarri genion, Jose eta Francisco deitzen garelako bi anaiok. Segituan konturatu ginen sekulako indarra zuela, begi urdinak eta ile horia zen, eta horregatik alemana ezizena ere jarri genion. Herrira jaitsi eta denak harriturik geratzen ziren haurraren edertasunarekin eta indarrarekin. Garai hartan erosi genuen ahotsa grabatzeko aparatu hau. Baino laster konturatu ginen haurrak ez zuela hitz egiten, ez aita edo ama esaten. Sei urte bete eta algara besterik ez zuen egiten, hitzik ez, hori bai kriston indarra zuen, baina indar kontrolaezina, ahuntzak akabatzen zituen kolpeka, eta gu ere jotzen gintuen. Bidali genuen haurra amarekin hirira eta medikuak esan zigun haurra gormutua zela. Hala jarraitu zuen haurrak, indarra eta mugimendua ezin kontrolatuz, argazkia atera nahi izan ziguten eta alperrik. Azkenean, Natalio hil zen eta asko tristetu ginen. Haurrarekin nazkaturik ginien eta arbol batera loturik edukitzen genuen. Amak haurra libratzeko erregutzen zigun, baina guk ezetz, kolpeka hasiko zelaguztion aurka. Behin anaiarekin erabaki nuen haurra hiltzea, eraman nuen basora, labana atera ere egin nuen, baina azkenean enintzen ausartu. Eta korrika itzuli ninitzen etxera, umea basoan bakarrik utzirik. Amari esan genion haurra hirira eraman genuela, ofizio bat ikastera. Bitartean aita ere hil zitzaigun. Eta haurraren ama ere hil zitzaigun, penaz edo. Baratzean lurperatu genuen ama. Eta laster damutu ere bai. Ikusi genuen baratzeko lurra mugituta, eta beldurra hartu genuen, haurra amaen bila zebilela eta. Dena utzi, eta Antonio bila Montevideora joatea pentsatu genuen. Baino nire anaia Joxe hilik azaldu zen duela bi aste basoan. Desagertu egin zen eta bila ibili ginen lagun batzuk, eta azkenean txikituta aurkitu genuen, otso batek harrapatu izan balu bezala. Bertan lurperatu genuen. Halako batean ordea, garo artean Jose Francisco ikusi nuen. Sekulako garrasia bota zuen eta nirekin zeuden lau gizonek korrika egin zuten ihes. Orduan garbi ikusi nuen hiltzailea bera izan zela. Pena eta errukia sentitu nituen nik, Jose Franciscorengatik. Eta mutilaren bila joatea pentsatzen du, aitaren besoetara etortzeko, amarekin eta beste aitarekin elkartzeko, gure senide hildakoekin bat egiteko. Istorio honekin bukatzeko alegia. Etxea erretzekotan ere egon naiz, baina Antonio noizpait etorriko da akaso. Horregatik erabaki dut etxea anaia Joxe bilatzen lagundu zidaten lau gizonek erabil dezatela bitartean. Hau da nire aitortza, ermitan uzten dudana, Obabako erretoreak babesa eman diezaion, eta inoiz Antonio anaia ere itzuliko balitz, hark ere jakin dezan.

3: Post tenebras spero lucem

Andereño batek Obabako auzo urruneneko eskolan hasi da klaseak ematen, kurtso berriarekin batera. Kanpokoa da, eta bakarrik dago han. Eskola txikia da, auzoko ostatuko goiko pisuan dago. Haur txikiak eta handiak batera daude klasean. Gogorra egiten zaio hango giroa, auzo ilun eta triste horretan bakarrik egotea. Bere mutil lagunari gutuna idazten dio, giro iluna kontatzen dio, eta berarekin hondartzan izandako elkarrizketak gogoratzen dituela nostalgiaz. Berak ordea, ez du gutunik hartzen, ez bere lagunena, ez mutil lagunarena. Gutun gehiagorik ez idaztea erabakitzen du, haserre. Eta eguneroko batean hasten da idazten. Eskolako inspektoreari ere idazten dio, eskolako behar larriak kontatuz, itoginak daude, ez daukate ezta Asiako edo Afrikako maparik, eta konponbide moduan zerrauts gainean marrazten ditu mapak. Inspektoreak idazten dio, eta azaroaren 17an iritsiko dela dio, beharrak ikusteko. Egun horretan ordea ez da etorriko. Andereñoa gero eta etsiago dago, gainera hotza sartzen ari da, eta berari hainbeste gustatzen zaizkion tximeletak ja ez dira ikusten. Jarraitzen du bere egunerokoarekin, odolustutzen ari den tximeleta dela idazten du. Mugitzeko eta lagun berriak bilatzeko deliberoa hartzen du.

Egunero bezala, egun horietako batean Manuel izeneko mutikoa dator etxera eskolako giltzaren bila. Eskolako sua pizteko lana eman dio maistrak. Maistrak esnea eskaintzen dio, konpainia pixkat behar du. Mutikoa gizon txiki bat bezalakoa da, 12 urte besterik ez ditu eta 9 urterekin etorri zen eskolara eta beraz beste haurren aldean atzeratuta dabil; hain zuzen, baserri bateanegiten du lana, eta 9 urte bete arte artzaina izan zen. Giltza harturik, eskolarako bidea hartzen du, baina halako batean giltza erori egiten zaio, langile batzuk lanean ari diren zangara. Giltza berak hartzeko esaten diote langileek, eta urrutirago bota ere bai. Manuel haserretu eta ostiko trebe bat emanez, langile bat odoletan uzten du. Eskolara sartu eta bere irudimeneko teatroak egiten ditu. Kartagoko Anibal bera dela irudikatuz, zerrautsezko mapetako papertxoetan idatziriko Txinako hirietatik zein erre behar duen hausnartzen hasten da, ozenki. Azkenean, Tibeteko mendiak erretzen dituela deliberatzen du, zerrautsak estufako sutara botaz.

Klaseak hasten direnean, Manuel estufako sua zaintzen egoten da. Maistrak aritmetikako problema bat diktatzen die: gizon batek harakinari sei zaldi saldu dizkio, eta zenbat jaso zuen kalkulatu behar dute. Manuelek dio auzoan ez dutela zaldi haragirik jaten, eta beste haurrak barrezka hasten dira. Barre gehien egin duenaren ondotik pasatzean, mehatxatu egiten du. Haur guztiek, baita zaharragoek ere, beldurra diote.

Klaseak bukatu eta segituan iluntzen du honezkero. Etxera joan baino lehen, ostatuko ezkaratzetik pasa eta ostatuan dauden gazteak ikusten ditu. Besoan barku baten tatuajea duen gazte batek zirrara sortzen dio. Gauez, gazte hori gogoan biluzik sartzen da ohera. Izan ere, tatuaje horrek bere mutil lagunak itsasoan lan egiten zuela ekartzen zion gogora. Egun batean, ezkaratzetik pasa eta tatuajea duen gaztea ikusten du zakila ateratzen eta pixa egiten, lagunek barre egiten duten bitartean. Zakila ikusten du, baina asaldatu ez, areago pixa arrastoa zapaldu egiten du eta ororen gainetik garaile sentitzen da horrekin. Eta horrela, bere mutil lagunari idazten dio beste gutun bat, zergatik ez duen idazten ironiaz aurpegiratzen, eta auzoko giroaren berri emanez: eguraldi petrala eta igandeko dantzaldia (bera ez da joaten). Biharamunean, bere urbetetzea zoriontzeko postala hartzen du bere guraso eta anaiarrebengandik. Paseo luzea ematen du inguruetan eta egunerokoan idazten du. Tarta egiten du, eta labetik ateratzera doala, Manuelek atea jotzen du. Ireki, eta Manuel zaurituta ikusten du: zangako langile batekin borrokan aritu da, maistrak besoan barkua tatuatuta duen harekin izan ote den, Manuelek ezetz, beste batekin izan dela. Maistrak afaltzera gonbidatzen du, eta Manuelek onartu egiten du. Manuelek erretzea eskaintzen dio maistrari, eta maistrak onartu egiten du baita ere. Manuelek kontatu nahi dio hurrengo astean lan asko egongo dela etxean, eta eskola etortzerik ez dela izango, eta ea nork piztuko duen estufa. Maistrak berak piztuko duela dio. Maistrak bere bizitzari buruz galdetzen dio: Manuelek bi anai dituela Ameriketan, eta lutxalibrean ibili nahi duela heltzen denean. Ardoa edaten dute. Manuelek etxeratu nahi du baina maistrak geratzeko esaten dio, oso eguraldi txarra dagoela. Sukaldean koltxoi bat jartzen du, eta maistra bere gelara doa, kamisoia jantzi, eta izterrak agerian, sukaldera doa berriz ere, eta Manuelen ondoan etzanez, arropak eranzteko eskatzen dio. (Ez da esaten elkarrekin oheratzen diren, baino suposatu egiten da.)

Hurrengo egunetan izu sentimendua nabaritzen du, jendearen begiratuak direla eta. Eta horiek saihesteko, buelta luzea ematen du etxera joateko. Egunerokoan, jendearen esamesei kasurik ez diela egin behar idazten du. Egun batzuetan zehar, ez da ezer berezirik gertatzen, baino egun batean gazteak inguratzen zaizkio gauez etxera eta atea irekitzeko esaten diote builaka, beraiek ere gaztetxoak direla, eta zakil txikiak dituztela. Alde egiten dute, baino beranduago barkua besoan duen mutila dator eta eztiki esaten dio atea irekitzeko. Maistrak, ordea, ez dio atea irekitzen. Damutu egiten da Manuelekin izan duen jokabideagatik: orain herritarrek badute aitzakia esamesetan aritzeko. Irautea, nola edo hala zutik irautea, erabakitzen du. Biharamunean, Manuel dator eskolako giltzaren bila, errespeturik gabe eta harroxko. Maistrak garbi ikusten du bere mingainetik zabaldu direla esamesak herrian. Giltza ematen dio, baino egunerokoan idazten du estufa aurrerantzean ez duela Manuelek piztuko.

Eta bazkaltzen ari dela, postaria hiru gutunekin dator, astetan zehar galduta ibili diren hiru gutun. Bere mutil lagunaren gutunak dira, berak galdutzat zuen mutil lagunarenak. Jatetxe berri bat zabaldu omen dute, eta berarekin bakarrik nahi du hara afaltzera joan. Aspaldiko partez, poza da nagusi maistraren bikotzean. Gutunak indarra ematen dio. Albaniako herritarren aurrean ez du amore emango, tinko jarraitzea erabakitzen du. Mutilarentzat gutuna idazten du.

Arratsaldean, eskolara joan eta gabon kantak irakasten dizkie haurrei. Pozik dago eta pozik jarraituko du. Biharamunean Manuel dator giltzaren bila eta maistrak esaten dio egun horretan emango diola, baina biharamunetik aurrera ezetz. Manuel serio eta trsite jartzen da, behera begiratzen du, eta giltza kanpoan uztea nahikoa litzatekeela erantzuten dio. Maistrak ezetz. Manuel morroi txikia eskolara joan eta amorruz Asia eta Afrikako irudiak, hondarrez eginak, puskatzen ditu, Anibal eta Moro buruan. Negarrez, mendirantz doa, bere etxera.

4: Estefan Werfell

Estefan Werfell gizon heldua da. Bere etxeko saloi handian dago, liburuz inguratua. Saloiko leiho bakarrak parke batera begiratzen du, non aintzira bat eta zisneak dauden. Berrogei urtetan egunerokoa idazten aritu da, eta idazmahaitik hamabigarren zenbakidun kaiera irekitzen du. Bertan, hamalau urte zitueneko arratsalde baten oroitzapena idatzi behar du, gerora bizitza osoa eragin duena, Hanburgora egin berri duen bidaian jakin duenez. Ez daki nola hasi idazketa, zalantzan dago, eta parkera begira joaten zaio begirada. Ponpa handiz idazten du, gehiegizko dotoreziaz; hain zuzen, geografiako irakaslea da eta ezin du bere posizioari dagokion estiloa baztertu.

Azkenean hasten da idazten. 14 urte ditu. Obaba herrian bizi da, bere aitarekin. Aita herriko minetako ingeniaria da, jatorriz alemana. Ama, bertakoa, duela denbora bat hil zen. Aita fedegabea da, aurrerakoia, izpiritu librea du, ezin du jasan herriko jende elizkoi eta atzeratua. Arratsalde batean, herriko lagunak etxera datoz, eta hamar kilometrora zinera etorriko den galdetzen diote. Estefanen aitari baimena eskatzen diote, eta berak nahi duena egiteko esaten die. Zinera joatea ez, baizik eta elizara eramatea da Estefanen lagunen benetako asmoa. Bizikletaz doaz. Estefanek ez du eliza inoiz zapaldu. Hara lehen aldiz sartzean, iluntasunak hartzen du oso osorik, baian begiak ohituta, kandelen argiak ikusten ditu, eta berehala  erretorearen ahotsa, argi betiereko hori, inoiz itzaltzen dena, elizaren komunitate betierekoa adierazten duela. Elizaren handitasunak hunkituta geratzen da. Elizako argia piztuta, eliza teatroa iruditzen zaio, aulkiekin eta santuen irudiekin. Halako batean, organoa entzuten du. Korura begiratu eta hogei emakume ikusten ditu, berari begira. Korura korrika igotzen da.

Oroitzapen horiek idazten ari da. Eta pentsatzen ari da gogoratzeko grina hori bere zahardadearen, heriotza atariaren, isla hutsa ote den.

Kontakizunarekin jarraitzen du: korura igo, eta erretoreak besoak zabalik eman zion ongietorria, koruko kide berri moduan. Lagun batek abestien liburuska eman eta lasaitzeko, bi astetan kanta guztiak jakingo dituela. Apaizaren ondoan eseri eta kantatzen hasten da. Kandela batean arreta jarri, eta hau irudi hau pizten da bere buruan: neska ilehori inguratzen zaio, bere adinekoa, eta maitasuna zer den galdetzen dio, eta Hamburgora joateko esaten dio, bera maitatzera. Eta haren izena adierazten dizkio: Maria Vöckel. Eta Hamburgoko helbidea. Neska urruntzen da aldarerantz. Esnatu eta lurrean ikusten du bere burua, konortea galdu du une batez. Onera itzultzen denean, erretoreak agurtu eta Gorri lagunarekin doa. Gorrik konortea galduta adierazi duen neska horri buruz galdetzen dio. Estebanek esaten dio Obabako neska guztiak baino ederragoa dela. Gorri triste eta haserre dago, bera ere maiteminduta dagoelako, eta beretzat ederrena Obabako ostutako neska da, bera baino hiru zaharragoa, eta kasurik egiten ez diona, ahal duenean bera ere ostatura joan arren. Bideska batetik abiatzen dira bi lagunak, paisaia zoragarri batean, eta Estebanek neskaren agerpenari buruz hausnartzen du.

Narratzaileak beste eten txiki bat egiten du. Parkeko zisneei begira, orduko gaztetasuna gogoratzen du, eta Maria Vöckelen fantasia Obaba bezalako herri batean, guztiz normala dela pentsatzen du, ama hila duen haur batentzat. Gogoratzen jarraitzen du: Estebanek gutxienez bere neska maitea ikusteko aukera duela esaten dio. Gorrik Hamburgora joateko animatzen du, neska ezagutzera, Obabako jendeak horrelako gertaera harrigarrien errealitatean sinesteko joera zuelako. Edozer gauzaren sinestunak ziren, eta aita arrazionalak ezin zuen hori onartu. Berak ordea jendea den bezala onartu behar dela uste du.

Kontakizunak jarraitzen du: etxera helduta, Estebanek dena kontatzen dio aitari, konortea galdu duela elizan, eta neskaren agerpena. Harrigarria da aitaren erreakzioa: neska benetan existitzen ote den jakiteko, hari gutun bat idaztea proposatzen dio. Helbidea bilatzen dute plano batean, eta kalea existitzen dela ikusten dute. Gutuna idazten du, alemanez aitaren laguntzarekin, eta narratzaileak Obabatik aldentzea orduantxe hasi zela ikusten du garbi. Hilabetera neskaren gutun bat hartzen du. Irakurtzen du. Ene Esteban maitea, hasten da gutuna. Neskak egun berean ere mutil baten agerpena izan zuela aitortzen du, kandela bati begira baita ere. Mutila organo baten ondoan ikusi zuen. Mariak bere bizimodua ere kontatzen dio gutunean. Gutuna irakurri ondoren, Esteban aukeratua sentitzen da, eta harro sentitzen da horregatik. Ordura arte gutxietsia sentitu da herrian, desberdina izateagatik, baino orain aldiz horrexegatik harro dago. Alemana ikasten du ondo. Aldi berean, lagunekin zuen atxikimendu hori galtzen doa. Lagunek neska mespretxatzen hasten dira, itsusia izango dela, berak haren argazkia erakutsi arren. Gutun gehiago idatzen diote elkarri, baino ja ez die lagunei ezer kontatuko. Tabernara joaten hasi dira, mozkortzen, eta haiekiko harremana eten egiten du, baita Gorrirekin ere. Unibertsitatera joatekoa da. Ordurako gutun pila trukatu du Mariarekin, baina kurtsoa hasi baino lehen, Mariaren gutuna hartzen du, adieraziz mutil bat ezagutu duela eta bion artekoa ametsa izan dela. Tristura sentitzen du, baino berehala gainditzen du haustura. Unibertsitatean ezagutuko zuen neska batekin ezkonduko zen.

Etena eginez idazketan, Esteban Werfell zaharra bere bizitzaren pasarte horren kontakizuna bukatzeko, epilogoa besterik falta ez zaiola konturatzen da. Eta hasten da kontatzen: duela hilabete batzuk Hamburgora joatea erabakitzen du,  aitaren hiria ezagutzera, gerrako hondamena gaindituta. Maria Vöckel bisitatzea pensatzen du, baino beldur da: hil ote da? hondaturiko agure bat ote da? agian emakume ederra? Azkenean badoa Maria Vöckel bizi den kalera, gaztea zeneko izpirituarekin. Atea jo eta une batzuk pasata, agure batek irekitzen dio atea. Berehala ezagutzen du agureak: Esteban Werfell dela badaki. Agure aitaren laguna da, Theodor Vogel. Eta egia aitortzen dio: Maria Vöckel ez da inoiz izan, aitak askotan aipatzen zuen opera abeslaria besterik ez zen, eta konortea galduta haren izena errepikatu besterik ez zuen egin igande hartan, baita askotan aitak errepikatzen zuen kalea, orain agurea bizi den kalea. Aitak idatzitako gutuna ematen dio, inoiz Hamburgora Mariaren bila joango balitz eman beharrekoa. Aitak barkamena eskatzen dio engainuagatik, konortea galdu zueneko agerpena Obabatik urruntzeko baliatu zuen, Theodor lagunaren laguntzarekin, Maria Vöckel horren gutunak idatziz eta gazte bati emanez, sinestarazteko gazte baten letra zela. Eta lortu egin zuen helburua aitak, Esteban Obaban ez geratzea. Gutuna maitasun hitzekin bukatzen da.

5. Gauero aterako nintzateke paseatzera: (I) Katharinaren azalpena

[Bi ipuinetatik lehenengoa da hau. "Gauero aterako nintzateke paseatzera" hitzekin hasten dira biak, biak emakume baten ahotik kontaturik, eta kontakizunak desberdinak izan arren, biak loturik daude.]

Neska bat gauero aterako litzateke paseatzera baino ez da ausartzen, beldurrez eta lotsaz, jendeak zer esango ote duen. Pentsatu egin du txakur bat hartu eta horren aitzakian gauean ateratzea. Batzuetan etxeko ezkaratzeraino ere iritsi da, baino ez da ausartu azkenm pausoa ematera. Etxean geratzen da beraz, beti. Irakurtzen, irratia aditzen eta ikasleen etxeko lanak zuzentzen.

Horren ondoren, beti geratzen da laurak hamar gutxitan pasatzen den trenaren zain. Bitartean, azken autobusa eta txistuka egiten duen gizon bat. Zubian egiten duen zaratari esker daki trena badatorrela. Trenak Hamburgo du helmuga. Bi gidariak imajinatzen ditu. Lehenengoa ezkonduta dago, bigarrenak Sebastian du izena eta imajinatzen du musukatu egiten duela. Baina dena imajinazio hutsa da, Sebastian berarekin akordatuko balitz, lokomotorako txistua joko lukeelako.

6. Gauero aterako nintzateke paseatzera: (I) Marieren azalpena

Marie neska txikia da, 8 urtekoa. Gauero aterako litzateke paseatzera, garai batean aitonarekin, Toby txakurrarekin eta Kent zaldiarekin egiten zuen bezala, ationa zaldi gainean eta bera bastoi txuri batekin. Granja batean bizi da neska, bera eskola handira joan ahal izateko dioru nahikoa apenas ematen duena. Ama jostuna da eta andereñoarentzat soineko gorria  egin dio. Aitonak amaren zinta metrikoa hartzen du belarrak egun batean zenbat hazi diren ikusteko. Egun batean ordea zaldia atzetik muturra sartu eta neurtzen ari zen belarrak jan zituen. Eta aitona haserretu egin zen. Bidean Gordon eta Arthur saguzarrak ere ikutsen dituzte gauero. Vincent ikaskidea gaiztoa da, saguzarrak harrapatu, erretzeko eman eta lehertu  arte ematen die erretzeko zigarroa. Eta andereñoaz barre egiten du gainera, amak egindako soinekoarekin, tomate bat ematen duela ta. Gauean tontor batera igo eta han afaltzen zuten, harri baten gainean. Aitonak sugeei beldur handia zien eta Frankide izeneko oiloa eramaten zuen batzuetan berarekin, udan, oiloak sugeak jan zitzan. Baina oiloa atzetik joaten zen beti, eta aitona haserretu egiten zen.

Behin, klaseak lehenago bukatu zituzten, eta andereñoarekin joan ziren tren geltokira, zaldiak zeramatzan trena ikustera. Zaldiak kaioletan daude, bagoietan. Eta Mariek pena handia du, eta Kent bere zaldiarekin gogoratzen da. Vincent berarekin doa, beti bere ondoan, berak nahi ez badu ere, eta Vincentek esaten dio zaldiak Hamburgora daramatzatela, eta behin Katharina andereñoa (aurreko ipuineko kontalaria!) ikusi zuela treneko gidariari musu ematen. Hamburgotik Ameriketara eramango dituzte zaldiak, han hil eta jaten dituztelako. Etxera iritsi, eta aitona ikusten du isilik, burumakur, eta Kent datorkio burura. Ez dago. Eta neska aitonari deika hasten da. Trenaren txistua aditzen da, badoa. Neska gauero aterako litzateke pasatzera, baino ezin du, Kent ez dagoelako, eta aitona zaharra delako. Arthur eta Gordonen saguzarren falta sentitzen du, eta batez ere Kentena, pensatzen duelako amerikano batek jan duela.

7. Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan, eta bat gehiago

Kontakizun nagusiari heldu baino lehen, narratzaileak oroitzapenei buruz bizi zituen bi pasadizo kontatzen ditu.

Lehenengoan bera 9 urteko haurra, osaba-izeben etxean dago egun batzuk pasatzen eta haien etxera gizon bat nola heldu zen gogoratzen du, eta berari buruz, narratzaileari buruz alegia, hasi zela hizketan, osaba-izebei zuzenduz, pareta baten kontra bermatut. Ezin zen isildu, eta denetariko xehetasunak ematen zituen haurrari buruz, orduak eman zituen horrela, hitz eta pitz, harik eta medikuari deitu behar izan zioten. Ura bota zioten gainetik eta orduan isildu zen. Bere gaitza: gauza gehiegi gogoratzen zituela.

Bigarren pasadizoan, narratzailea helduagoa da, eta lagun bat bisitatzera doa eoretxe batera. Eroetxea jauregi dotorea da, baina aldi berean iluna eta beldurgarria ere bai. Medikuak ohartarazten dio lagunaren gaitza larria dela, baina narratzaileak ikusi nahi du hala ere. Medikuak onartzen du eta lagunarengana gisatzen du, baina ikusi eta narratzaileak lehen hitzak esan bezain pronto, izkina batera joan eta garrasika eta negarrez hasten da. Narratzailea harriturik dago: medikuak esaten dio oroimena ia galduta duela guztiz. Laguna utzi, eta medikuarekin kafe bat hartzera doa narratzailea, Txikitako gizonaren pasadizoa kontatzen dio. Oroimena presa bat bezalakoa dela dio orduan medikuak: ur asko izateak presa lehertzea ekar dezke, eta oroitzapen asko izateak erotzea, baina ur gutxi izatea ere kaltegarria da, lehortea daksr eta. Ura neurrian behar da. Narratzaileak dio berari bzitza ahazten doakiola, ezkutatuz, eta azkenean zati batzuk bakarrik geratzen zaizkiola. Hala behar du izan, dio medikuak, hamaika hitz eta bat gehiago bakarrik gogoratu behar direla. Eta hamaika hitz eta bat gehiago erabiliko ditu narratzaileak Villamedianan bizitakoa kontatzeko.

Bizipen horiek 11 kontakizunetan emango ditu narratzaileak.

  1. Narratzaileak Villamedianara, Gaztelako herri txiki eta hustu batera, heldu zeneko eguna gogoratzen du, neguko egun goibel bat. Hala ere, bertan pasatako denboraren esperientziaz, eguzkia, garisail, hustu, bele eta ardi hitzez laburbilduko luke herriaren izaera. Baino horrela xehetasun asko galduko lirateke.
  2. Narratzailearen aldartea eguraldiaren araberakoa da: berak eguzkia eta epela behar ditu, eta herrira iristean hotza eta goibeltasuna aurkitu zituen. Bera ere goibel jarri zen ondorioz. Ez zuen herria horrela imajinatzen. Goibeltasunari aurre egiteko, herrian gora eta behera ibiltzeari ekiten dio, harik eta etxe batetik musika entzuten duen, magnetofoi batetik ateratzen den musika. Dendariari galdetu eta etxe horretan artzaiak bizi direla esaten dio. Laster konturatzen da artzaiek eta horien familiek leku berezia dutela herrian, haurrak ez doaz eskolara, axolagabeak dira guztiz, eta alaiak. Haien emazteek, horietako batek gutxienez bi senar dituela, larrua edonori eskaintzen diotela ere jakingo du. Azkenean ordea, baztertutako gizataldeekin beti gertatzen dena gertatzen dela haiekin ere aterako du ondorio. Daniel mendi zaindariak baieztatzen dio irudipen hori. Nahiz eta historiako momento batzuetan artzaiek irudi erromantikoa izan duten, sakonean beti jende basatitzat eta lizuntzat hatu izan dira. Danielek kontatzen dio gainera haien artean bi talde bereizten direla, xuriak eta beltzak, xuriak azal zurikoak eta begi urdinekoak, eta isilak, beltzak zakarrak, edanari eta jokoari emanak. Danielek bi artzai bisitatzera eramaten du narratzailea, eta izakera bereizi horiek bertatik bertara ikusteko joera du. Beltzak berehala hasten da kontatzen bere sexu abenturak, harrokeriaz, ardo botila harturik; bestea, xuria, aparte dago. Narratzailea harengana doa, baina hitz gutxikoa da artzai xuria, Grabiel izena duela eta Segoviakoa dela beste ezer ez dio esaten. Artalderantz abiatu eta narratzaileak hegoak zabaltzen eta aireratzen ikusten du Grabiel. Agian gehiegi edan duela pentsatzen du narratzaileak.
  3. Narratzailea kontziente da bere presentziak herrian sorten duen jakinminaz. Guztiek hitz egin nahi dute iritsi berriarekin, normala den bezala. Baina arriskuak daude, gaizki ulertuak. Eta narratzaileari hala gertatu zitzaion Crisantos bizilagunarekin. Crisantos zabarra zen etxeko zainketan, alargundu ondoren ez zen saiatu ere egin, herriko giro matxistan, etxeko lanak egiten. Zikina da eta jaren nazkagarri samarra, baina hala ere haren adiskide egiten da narratzailea, herriari buruz informazio zabala ematen dio, batzuetan beste herritar batzuei buruz gaixki esaka aritzen bada ere. Crisantosek narratzailearen laguna izan nahi du kosta ahala kosta, eta haserretu egiten da narratzaileak egurra beste herritar bati erosi diola jakin duenean. Halaber, gizon xelebrea da, errealitatea bere gogora moldatzen duena, eta gezurrak edo gutxienez egiazkoak ez diren istorioak, arrazoiak, argudioak asmatzen ditu. Horrela, adibidez bere etxeari leihoak erantsi nahian, leihoak berriak margotu zituen fatxadan, modu erridikuluan. Hala ere, azkenean narratzaileak bere izateko era onartu egiten du, errealitate gogorrari, bakardadeari, aurre egiteko modu bat besterik ez da, eta kontatzen du nola behin Crisantosek esan zion despertadore bat erosteko, konpainia handia egiten zuelako.
  4. Villamedianan bi taberna daude: bata, kasinoa deitzen dutena, herriko plazan, ezkertiarrak, errepublikazaleak, eta elizara joaten ez direnak biltzen dituena; eta bestea, Nagasaki izenekoa, herriaren kanpoaldean, erregimen frankistaren aldekoena. Kasinoa aberatsen taberna da, eta Nagasaki pobreena (gezurra badirudi ere). Narratzailea Nagasakira joatea nahiago du, kasinoan harrera onegia egiten diotelako, eta hango hizketak intelektualegiak (itxuraz) direlako, eta berak giro horretatik alde egin nahi du. Nagasakin berriz, gai nagusia ehiza da, denbora guztian. Hartz baten atzetik hilabetez ibili eta azkenean ehizatu ondoren, hartutako sustoagatik hiru egunetara hil zen bizilagunaren istorioa aditzen du.
  5. Narratzaileak Villamedianakoek euren sentimendu eta emozioei buruz hitz egiteko duten zailtasunaz hitz egiten du. Antzinatik datorren joera da. Hirian berriz, Ilustrazioan abiatu zen joera da nagusi, norberari buruz hitz egitekoa, sentimenduak kanporatzekoa. Psikologiaren historiak badu zerikusirik horrekin: depresioa, histeria, eta antzekoak, norberaren aldartea kanporatzearekin daude loturik. Narratzaileak aitortzen du Villamedianara hiriko murmurio pertsonal horietatik ihesi etorri dela aitortzen du.
  6. Narratzailea bere etxeko ezkaratzean dago eseerita, herriko goi aldean, eta bi agure ikusten ditu pasatzen goraka: Benito eta Julian. Julian da berritsuena; narratzailea pertsona argia den arren (lanean ez baino eserita dagoelako), goraka zertara doazen ez duela jakingo esaten dio. Azkenean, Julianek gorakako peregrinazio bitxiaren arrazoiak azaltzen dizkio: goraka ezingo duten egunean, seinale txarra izango dela, heriotza gertu iango dutela. Hortik aurrera narratzailearen eta bi agureen arteko hizketa gertatzen da, besteak beste zerurik ba ote den, eta izatekotan hara joango diren. Agureek bizitzak ematen dien esperientziatik mintzatzen dira, zuhur eta azkar. Narratzaileak itsasoa ikustera doazen marinel zaharren parean jartzen ditu. Beraiek Gaztelako lautada amaigabea ikustera doaz, herriko talaiatik. Eta handik beste inork ikutsen ez dituen gauzak ikusiko dituzte, bizitza guztia han eman baitute. Hortik, narratzaileak paisaiak eta mundua ikusteko bi modu bereizten ditu: denen ikusgai den mundua alde batetik, eta mundu afektiboa, aberatsagoa, bestetik, oroitzapenak eta irudimena biltzen dituena txoko bakoitzean. Narratzaileak kontatzen die agureei hasiera batean ikusle huts moduan etorri zela herrira, eta zatarra iruditu zitzaiola. Orain, etxeak ikusi, eta badaki nor bizi den barruan, eta horrek edertu egiten du herria. Elkarrizketa bukatzen da Benitoren sekretuarekin, herrian badela lurperatua nonbait, Trajano erromatar enperadorearen estatua urrezkoa, eta aingeru batek esan ziola hori. Narratzaileak suerte handia duela esaten dio Benitori.
  7. Narratzaileak gogoeta egiten du gazteek eta zaharrek munduan duten kokapenaz eta ikuspuntuaz. Montaigane aipatzen du, gazteek gloriaratz doazela, baino narratzaileak dio egun hori ez dela egia, laster hartzen dituztela ardurak eta zamak. Aldi berean, zaharrek egun erakusten duten gaztetasunaz hitz egiten du, kontatu diote aiton-amonek ligatu egiten dutela, eta festak antolatzen ditutzela, eta bidaiatu. Juliani iritzia eskatzen dio. Julinaek dio tristea dela, azkenean zaharrek badakitela hil egin behar dutela, eta horregatik egiten dituzte jaiak, gerrako suetenetan gertatzen den antzera, non soldaduek jaiak antolatzen dituzten. Benitok egingo lukeenari buruz mintzatzen dira, baino elizan dago, lo, aingeruekin hizketan.
  8. Villamedianan badago auzo abandonatua, etxe guztiak hutsik dituena, baina hala ere mintzo ezkutua dutenak, behin batean han jendea bizi izan zelako. Auzo horretan ez da inor bizi orain, eta egungo biztanleak ere ez dira joaten, dena zikina dagoleako han, Daniel basozainak baieztatzen dionez. Hala ere, berak esplorazio bat egin nahi du eta gauez sartzen da egun batean. Halako batean itxuraz haur bat ikusten du hara eta hona. Egun batean, hura bizi den etxera inguratzen da, auzo banadonatuan hura ere, eta ikasten liburu batetik. Harrituta Danieli galdetzen dio, eta bai pertsonaia xelebrea dela esaten dio, eta aurkeztuko diola. Egun batean haren etxera joan, Danielek atea jo, eta hara non agertzen dena nano bat den, baino nano baino, gizon txiki txiki bat, angorako katu batez lagunduta (katuak Claudia du izena). Aurkeztu egiten dio Danielek narratzailea. Gizon txikiak Enrique de Tassis esaten dio, eta narratzailea harri eta zur geratzen da, Juan de Tassis herriko kondearen ondorengoa izango delako. Laster agurtzen dira, gizon txikia nahiko asoziala delako edo, eta horregatik ere narratzailea ez da haren bila joango. Baino hilbetera basoan aurkitzen du, paseoan dabilela. Gizon txikiak barkamena eskatzen dio lehen zakar samar jokatu zuelako, baino herrikoak palurdo batzuk direlako besterik ez zuen egin, Danieli buruz alegia. Villamedianako konde Juan de Tassisen istorioa ere kontatzen du, nola erreginarekin berak zuen maitale harremana plazaratu egin zuen nahita, eta erregeak hil egin zuen. Gongorak, Juan de Tassisen lagunak, epitafio bat idatzi zion horren kariaz. Ostiralero baso berean geratuko direla adosten dute. Hurrengoetan, gizon txikia oso ilustratua dela erakusten du, baina bereziki hitzen etimologiekin. Baina bada baita ere harroa bere jakinduria, eta besteak mespretxatzeko joera du, seguruena bere elbarritasunagatik, bera kontziente baita jendeak munstro bezala ikusten duela. Herriko kontuetaz ere hitz egiten dute. Esaterako, herriak ibaia  baduen ala ez, narratzaileak dio baietz, zubiak daudelako, baino gizon txikiak dio ezetz, ibaiaren gauza inportanteena falta zaiola, ura baino inportanteaggoa, mugimenduak, mugimendua baita gauzei anima ematen diena, eta anima hitzak latinez mugimendu adierazten baitu. Beste egun batean, Carlos Garcia izeneko poeta batek arratsari buruz idatzitakoak aipatzen dizkio gizon txikiak, basoan arratsari begira daudela, arratsean bizitzaren eta heriotzaren arteko unea dela, geldia eta isila. Narratzaileak ez du ezagutzen poeta, eta gizon txikia triste geratzen da. Hizketaldi honen ondoren, narratzaileak luzaroan ez du ikusiko gizon txikia. Baina egun batean Madrildik jakintsu batzuk agertzen dira herriko etxe batean agertu diren margo zahar batzuk ikertzera. Narratzaileak haiekin harremana egin, eta Tassisen istorioa ateratzen da hizpidera. Madrilgo aditua Tassis hori nanoa den azaltzen dio, eta baietz erantzunda, adituak benetako izena Carlos Garcia dela dio, eta berarekin ikasi zuela filologia. Eta irakasle ere ibli zela, eta poema liburu pare bat argitaratu, arrakasta eskasekoak. Narratzaileak esaten dio orduan hobe dela berarekin zita bat ez egitea, hori dena jakinda. Narratzaileak azken bisita bat egiten dio Tassisi, baina apenas irekitzen dio atea. Itxura txarra du, zaindu gabe.  Ez du berarekin geratu nahi basoan, hotz egiten duelako, agian udaberrian baietz. Desolamendu hitzaren etimologiaz hitz egiten dio, egia esan bere oraingo aldartea adieraziko lukeen hitz egokiena. Herria utzitakoan, Danielek gutuna idatzen dio, kontatuz besteak beste berak duela orain Tassisen katua, argi utziz Tassisi, Carlos Garciari alegia, zer gertatu zaion.
  9. Herriko neska guztiak hirira joanak dira lanera, ikastera edo neskame. Ez dira inoiz itzuliko herrira eta bakan batzuk dira oporretan datozenak. Senargaia ere hirian hartzen dute. Bertako gizonentzat egoera txarra. Rosi dendaria da herriko emakume bakarra, baratzak dituen familia aberatsekoa da. Dotore janzten da, eta txukun edukitzen du denda. Herrikoekin konfiantzarik ez du. Tassisekin ordea bai, ilustratua delako, eta hari egtien dio galdera: tomate kontzentratua zenbat kontsumituko lukeen familia batek. Etorkizunak ekarriko du galdera horren zergaitia: koartel militarreko soldaduei saltzeko erosi behar zuen tomate kontzentratua. Narratzaileak ikusten du, hain zuzen, dendan dagolearik, nola furgoneta bat datorren kaxa bat tomate kontzentratuarekin.
  10. Abendua da. Ez dabil inor Villamedianan. Ez dago inor lautadan. Hotz egiten du. Narratzailea gutxo dabil herrian zehar. Lo asko egiten du. Herrikoekin egiten du amets, Rosirekin, Benitorekin, Julianekin, Tassisekin, eta okindegira doala, eta han neska eder bat ikusten duela, bularra agerian.
  11. Herritik alde egin baino lehenago, Danielekin buelta egiten du inguruetan. Tassisekin biltzen zela aitortzen dio. Danielek ziurtatzen dio ez diola gorrotorik Tassisi, areago egurra eraman behar dio. Beste oroitzapenak dakartza gogora narratzaileak: nola behin eltzea sutan utzi zuela sukaldean eta korrika itzuli zen etxera, eta herriko etxekoanderrek biba eta biba esan zioten. Narratzaileak ez diti Benito eta Julian agurtu nahi, zaharrak izanik, esango dutelako benetan azken agurra izango dela. Daniel putetxera batera eramaten du narratzailea, despedida gisa. Neska banarekin aritzen dira hizketan, portugesarekin Daniel, dominikanarekin narratzailea. Hitz egin, eta brometan bada ere, enamoratu ere bai. Kanpora atera eta izarrak daude zeruan. Badatoz Errege Magoak, dio Danielek.

AZKEN HITZAREN BILA

8. Aspaldi, artean gazte eta berde ginela

Narratzaileak gogoratzen du eskolako neska-mutilei, bera barne, argazkia atera zieten eguna, nola mutilek gorrotatu egiten zituzten eskola haundiko neskek orraztu eta apaindu egin zituzten erretratuan txukun ateratzeko. Nola gero bizitzak haur horiek guztiak banatuko zituen. Maistrak argazkiaren kopia bana eman zien, baina gero gorde orduko ahaztu. Gazteak zirelako, mundu zabala zutelako beraien aurrean. Urte batzuk pasa, eta gazteak bai, 25-30 urterekin, baina jadanik berede ez zirela konturatu ziren. Eta nekatuago zirela. Eta gauzak zenbat aldatu diren xehetasunez jakiteko, narratzaileak argazki zaharra bilatu zuen. Eta han ikusi zuen bizitza negarra dela batzuetan, batzuk hilak zirelako, eta beste batzuetan mudantza, argazkiko mutil batzuek gorrotatzen zituzten neskekin ezkondu zirelako. Azkenean ordea, aspertu eta argazkia begiratzeari utzi zion, harik eta lagun argazkilari batek argazkia eskatu zion, handitu nahi zuelako. Narratzaileak argazki handitua ikusten duenean, xehetasun berezi bat ikusten du: Okerra deitzen zioten mutilak zerbait darama eskuan, ikusmena zorroztu, eta eskuan duena musker txiki bat da. Herriko kondaira batek dio muskerra belarritik sartu ezkero, buruko muinak jan eta azkenean tontotu egiten duela pertsona. Narratzaileak uste du seguru asko ingurukoak izutzeko bihurrikeria hutsa izan zela, baina argazkian ikusten du Okerraren ondoan Albino Maria izeneko mutil zegoela. Eta Albino Maria mutil azkarra zela guztiz, baina une batetik aurrera, adimena galtzen eta azkenean erebat tontotu zela gogoratzen du. Buruari bueltak eman, eta ondorioztatzen du muskerra Albino Mariaren belarritik sartu ezkero, tinpanoa hautsi eta gor utziko zuela mutila. Literaturaz hitz egiteko biltzen den osabari deitu, eta hurrengo bileran ekarriko dituen ipuinez gainera, Albino Mariaz galdetzen dio. Osabak herriko ostatura deitzeko aholkua ematen dio, gehiago jakin nahi nadu. Deitu eta uste zuena egia bihurtzen da: Albino Maria gorra da, eskubiko belarritik gainera, argazkian Okerraren ondoan agertzen den aldetik. Lagun mediku eta baita ere literaturzaleari deitu, eta kasuari buruz galdetzen dio, ea posible den muskerra belarritik sartu eta pertsona bat tontotzea. Lagunakl liburuetan arakatu eta baietz, posible dela horrelako zerbait gertatzea, baina Europan izandako lehen kasua litzatekeela. Agian Obabako medikuarekin hitz egin beharko lukete. Narratzaileak igandean osabarekin egin behar duen literatura bilerara gonbidatzen du, baina hori baino lehenago, larunbatean, Okerrak kostaldeko herri batean duen Musker izeneko tabernara joango dira.

Larunbata da. Tabernara heldu eta sekulako ongi etorria egiten die Okerrak, aspaldian ikusi gabeak dira eta. Zeharo aldatua dago, ja ez da txikitako haur izua, gizon jator eta irekia baizik. Albino Mariari muskerra sartu ote zitzaion galdetzen diote segituan. Txoratu ote diren estaen die Okerrak. Minduta dago. Onean etorri direla esaten du bi lagunek. Azkenean, Okerrak dio aitortzen duela bihurrikeriatan ibiltzeko zuela muskerra, baina konturatu orduko alde egin eta ez zuela jakin zer gertatu zen harekin. Bi lagunek lasai egoteko esan, eta agurtu egiten dute. Autoan, agian Albinorekin hitz egiteko aukera izango dutela diote. Gaia aldatu eta ipuin hoberena zein ote den hasten dira ezbaian. Restop batean gelditu eta narratzailea bere ustez onena den ipuina kontatzen hasten da: Bagdadeko morroia.

9. Bagdadeko morroia

Morroi  batek nagusiari zaldia eskatzen dio Bagdadeko hiritik alde egiteko, azokan Heriotza ikusi eta mehatxuzko keinua egin diolako. Nagusiak zaldia utzi eta Ispahan hirira abiatzen da morroia. Nagusia azokara joan eta Heriotza ikusten duenean, galdetzen dio zergatik egin dion mehatxu. Heriotzak esaten dio mehatxuzko keinurik ez diola egin, harridurazkoa baizik, egun horretan bertan Ispahanen harrapatu behar zuelako morroi hori.

10. Cocteauk

Aurreko ipuina Jean Cocteauk eman zuen ezagutzera. Narratzaileak ipuina kontatu eta gero, lagunak galdetzen du zer behar duen ipuni batek ona izateko. Halako batean, albotik elkarrizketa entzuten ari den gizon zahal altu batek, ile etra bizar txuriarekin, inguratu, eta berak askoz ere ipuin politagoa duela esaten die. Beraiek osabarekin egin behar duten bileraz jarraitzen dute hizketan, baina gizona tematu egiten da ipuina kontatzen, tarteka ingelesez hitz egiten, baino alperrik, mozkortuta dago eta.

Lagunek autoa berriz ere hartu eta ipuinei buruz hasten dira berriz, halako batean, Okerrak bere Lancia auto gorrian aurreratzen dien bitartean. Literatura unibertsaleko ipuinak hasten dira errepasatzen: Chehov, Waug, Maupassant (lagun aberats batek dantzaldira joateko utzitako ustezko benetazko perlazko koilarea galdu eta beste bat bene-benetakoa erosteko bizitza osorako hipotekatuko duen emakumearen kasua, azkenean utzitako koilarea faltsua zela jakingo duena, lagunaren ahotik). Errepidetik doaz Obaba herrira, tximeleta txuri pila bat errepidea zeharkatzen duen bitartean, gauez. Obabara heldu baino lehen, festetan dagoen herri batean gelditzen dira. Festa girotik urrun gelditzen dira eta ipuinekin hasten dira berriz ere: ipuina poesia bezalakoa dela, laburra eta adierazkorra behar duela aldi berean izan. Eta bizitzako gauza esentzialak adierazi behar dituztela laburtasun horretan: goorotoa, maitasuna, esperantza, ... Kontzeptu horien batuketa eta kenketa izan behar dela. Azkenik, narratzaileak Bagdadeko morroiaren ipuinaren bariazio bat idatzi duela dio, baina bariazio hori baino festa dagoen tokira doaz zerbetza batzuk hartzera. Lagunak ordea, zaila ikusten du ipuinak beste bukaera bat izatea, fatalitateari ezin diogulako ihes egin.

11. Dayoub, Bagdadeko morroia

LANEAN (221 orrialde 392tik eginak)

 

6346 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.