Idoloak Jainkotzat hartu edo Jainkoak balitra bezala tratatzen diren objektu eta pertsonak dira; idolatria, berriz, idoloen gurtza da, adiera gaitzesgarrian, idoloa Jainko faltsua dela irizten denean. Idolatria gaitzetsi…

Numenak gizakiekin komunikazioan eta harremanetan sartzen diren entitate mitologiko eta erlijiosoak dira, naturaz gaindikoak, nahiak eta adimena dituztenak. Numenak bat-batean agertzen zaizkio gizakiari, eskatu gabe, nahiz gizakiok deituta, otoitzez esaterako. Numenekiko harremanak denetarikoak izan daitezke: errespetuzkoak, entitate jainkotiarrak izan daitezkeenez, zein maitasunezkoak, gorrotozkoak eta baita ere erotikoak ere. Gaiztoak, ongileak, beldurgarriak zein maitagarriak izan daitezke. Giza edo animalia itxura, edo horien nahasketa bat, har dezakete.
Izan ere, numena agertzen den alderdi oro erlijiozkoa dela, esan daiteke, baina badira alderdi erlijiosoak non numena guztiz at dagoen. Beste alde batetik, ordea, ez dira derrigor jainkotiarrak (edo zerutiarrak); eta, naturaz gaindikoak izan arren, basoari, errekari edo eguraldiari atxikiak izan daitezke. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.