Normatibitatea ekintza edo jarrera bat nolakoa izan beharko litzatekeen ezartzen duen irizpidearen ezaugarria da. Adibidez, "biolentzia ez da erabili behar " baieztapen normatiboa da, biolentziaren erabilera desegokia edo okerra dela adierazten duena. Kontzeptu lausoa da: baieztapen normatiboak zerbait egiteko arrazoi nahikorik ez dagoela adierazten du soilik ala, haratago joaz, baieztapen normatiboak aipatzen duen ekintza edo jarrera gaitzesgarria dela adierazten al da? Beste arazo bat normatibitatearen iturriekin loturik dago: David Hume eta bere jarraitzaileen arabera, arrazoi instrumentala izan beharko litzateke normatibitatearen iturria, baina Kanten arabera irizpide formal gehigarriak errespetatu beharko lirateke normatibitatea ezartzeko.
Loturiko artikuluak
SubjektibismoaSubjektibismoa zerbait ezagutzeko irizpide lehen eta nagusitzat pertsonaren indibidualtasuna, subjektu bakoitzaren ikuspuntua alegia, hartzen duen jarrera filosofikoa da. Bereziki etikan erabiltzen da, subjektibismo etiko izenarekin, zerbait ona edo…
EtikaEtika edo filosofia morala ongia eta gaizkia (zuzena eta okerra) zer diren aztertu, eztabaidatu eta azkenean horri buruz irizpide egokiak jartzen dituen filosofiaren arloa da. Halaber, bertutea, zoriontasuna, askatasuna eta eginbeharra…
-