Demokrazia eta beste gobernu motak gaindituz, nookrazia arrazoia eta giza adimena nagusi diren gobernu eta gizarte antolamendua da. Horren aurrekariak jakintsuen gobernua proposatzen zuten Sokrates eta Platonengan aurki daitezke (Platonengan, sofokrazia izenarekin, errege filosofoen gobernua aldeztuz). XX. mendean Teilhard de Chardin kristau filosofoak eta kosmismo izeneko eskola filosofikoaren aitzindaria izan zen Vladimir Vernadskyk landu egin zuten kontzeptua, noosfera kontzeptuarekin batera. Berrikitan jendartean eta eztabaida politiko eta sozialetan bereziki zabaldu da, demokraziaren akatsak direla eta, besteak beste kapitalismoaren arazoak (jasangarritasunaren inguruan adibidez) konpontzeko baliagarria ez dela ikusita.
Loturiko artikuluak
Botere-banaketaBotere-banaketaren ideiaren arabera, estatuko erakunde nagusiek banaturik eta modu independentean jardun behar dute, legalitate-printzipioari jarraiki betiere. Banaturik, bakoitza bere aldetik besteari eragin gabe, jardun behar duten erakunde edo botere…
AristokraziaAristokrazia pertsona gutxi batzuek, guztietatik ustez onenek, zuzendutako gobernu-mota da. Hedaduraz, pribilegioak atxikizten dituzten pertsona gutxi batzuk osatzen duten taldeari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Grezian proposatu…
DemokraziaDemokrazia subiranotza, erabaki politikoak hartzeko ahalmena alegia, herritar guztiek berdintasunez duten ordena politikoa da. Demokrazia zuzena herritarrek erabakiak zuzenean hartzen dituzten sistema da; demokrazia ordezkagarrian, berriz, herritarrek erabakiak…