Enpresan, nomina (latinezko nomen hitzetik, "izena") soldata jaso behar duten langile izenen zerrenda da (adibidez, "nominan dauden langileen kopurua jaitsi da"). Hedaduraz, nomina edo soldata-orria soldata nola osatu…
GizapediaNomina-zikloa edo nominen zikloa enpresa edo erakunde batean nominak prestatu, ordaindu, erregistratu eta barne-kontrolari lotutako eragiketen multzoari dagokio. Nominak kobratzen diren denbora-tarteari ere egiten dio erreferentzia. Nominen zikloaren barruan, zehazki, honako eragiketa hauek jasotzen dira: bertaratze-kontrola, lan-denboren erregistroa, aldian izandako lan-indar errealaren laburpena, nominen kalkulua, nominen ordainketa gauzatzea, ordainketa eta kobrantzen kontrola, erregistroa eta dokumentazioa artxibatzea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ciclo de nóminas.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.