Soldata-egitura enpresa batek langile talde ezberdinei ordaintzen dizkien soldaten osagaien multzoa da, bereziki zati finkoa eta aldakorrak bereiziz eta osagarriak zehaztuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, wage structure; gaztelaniaz, estructura…
Enpresan, nomina (latinezko nomen hitzetik, "izena") soldata jaso behar duten langile izenen zerrenda da (adibidez, "nominan dauden langileen kopurua jaitsi da"). Hedaduraz, nomina edo soldata-orria soldata nola osatu eta kalkulatu den (soldata gordina, atxikipenak, kotizazioak, soldata garbia) zehazten duen agiri ofiziala da, datu fiskal guztiak zehazten eta soldata bera ere izendatzeko erabili ohi dena ("oraindik ez dut nomina kobratu").
Agian interesatzen zaizu
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.