Anisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…

Munduko lehenengo sex-shop edo sexu-denda Alemaniako Flensburgo hirian sortu zuen 1962 urtean Beate Uhse emakume alemaniarrak. Beate Uhse (1919-2001) hegazkinlari ezaguna izan zen, hegazkinak Alemanian pilotatu zituen lehen emakumeetako bat. 1939ra arte, hegazkinlari akrobatikoa izan zen eta Bigarren Mundu Gerran zehar Luftwaffe-rentzat garraiorako hegazkinak pilotatu zituen. Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela, bere senarra, hegazkinlaria hura ere, gerran hil zen, eta gerra bukatutakoan bizimodua aldatu behar izan zuen, sexualitateari buruzko liburuak saltzen. Bigarren aldiz ezkondu zen, merkatari batekin orduko hartan, eta harekin ireki zuen munduko lehen sex-shop-a izango zena, higiene sexualerako produktuak, hots, antisorgailuak, salduz. Hurrengo urteetan negozioa zabaldu eta sex-shop berri asko zabaldu zituen Alemanian zehar.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.