Kultura homogeneizazioa, homogenizazioa edo estandarizazioa kultura aniztasuna murriztu eta kulturan ideia, balio eta sinbolo jakin batzuk inposatu edo modu uniformean zabaltzeko prozesua da, maiz kultura menderatzaile baten nagusikeriatik…

Erantzuna ezin da zehatza izan; izan ere, globalizazioa prozesu historikoa da, aro desberdinetan garatu dena.
Batzuen arabera, globalizazioaren lehen mugarria Cristobal Colón Amerika kontinentea aurkitzea izan zen, 1492an; gertaera horren ondorioz Europari mundu berri baten ateak zabaldu zitzaizkion, Amerika, hango baliabideak harrapatzeko, bertako herriak zapalduz. Laster etorri zen, urte batzuk geroago, munduari egindako lehen bira, Elkano marinel euskaldunaren gidaritzarekin.
Globalizazioaren bigarren aldia XIX. mendearen amaiera hasi eta XX. mendean zehar garatu zen, garraiobideen garapenarekin, hala nola trenbidea, automobila, hegazkina eta ozeano arteko ontziak. Garraiobide horiei esker nazioarteko merkataritza eta migrazio masiboak garatu ziren.
Globalizazioaren azken aldia, XX. mendearen amaieran zabaldu zen, harreman ekonomikoen nazioartekotzearekin, kapitalismoaren zabalkuntza mundialarekin eta komunikazio-teknologien garapenarekin.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.