Nikomakorentzako Etika edo Etika Nikomakori Aristoteles greziar filosofoak etikari buruz idatzitako lan garrantzitsuena da, Eudemorentzako Etika izeneko lanarekin batera, eta Mendebaldeko etikaren oinarritzat har daitekeena. Izenak Aristotelesen seme Nikomakori egiten dio erreferentzia, Nikomako bera izan baitzen bere aita Aristotelesen jatorriko lana editatu zuena (eta ez izenburuak adierazten bezala, berari zuzendutakoa). Gainera, Nikomarentzako Etika Eudemorentzako Etika lanaren berrikuspena omen da, bertsio osatuago eta hobe bat. Gerora testuak beste aldaketa batzuk izan baditu, eta egungo bertsioa Erdi Aroko bertsioetatik jasoa da; esaterako, lanaren zatiketa hama liburukietan gerora egindakoa da, inongo kasutan K.a. I mendean baino lehenago, eta izenburu bera ere gerora jarritakoa da. Lana hamar liburukietan banatua bada ere, bi atal nagusi ditu: eudaimonia edo zorionaren eta agathon edo ongiaren definizioetatik abiatzen da, geroago zorionera heltzeko landu beharreko arete edo bertuteak lantzeko.
Loturiko artikuluak
Gutxieneko etika (gutxienekoen etika)Gutxieneko etika edo gutxienekoen etika, etika printzipio unibertsalak ezartzea problematikoa eta zaila den kasuetan, adibidez gizabanakoek eta erakundeek interes, ikuspuntu et balio aski desberdinak dituzten gizarteetan, denok kontsentsuz…
Gehieneko etika (gehienekoen etika)Gehieneko etika edo gehienekoen etika bertutea, bizitza ona eta zoriontasuna helburu dituen etika da, gizartean bizitzeko beharrezkoa ez dena, baina gomendatu egiten dena. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ética de…
Etika erreferentzialaEtika erreferentziala oinarrizko edo funtsezko printzipio edo oinarri etiko bat izatearekin edo balio-ordena bat errespetatzearekin justifikatzen den portaera-arauen multzoa da, hau da, erreferentzia-sistema bat jarraitzen duena. Horretarako hizkuntza…