Nerbioi ibaia


KategoriakGeografia

Nerbioi ibaia, Laudio aldetik.

Nerbioi ibaia Arabako ipar-mendebaldea eta Bizkaiko mendebaldea zeharkatzen dituen Kantauriko isurialdeko ibai bat da. Bizkaiko Basauri herrian bat egiten du Ibaizabal ibaiarekin, ondoren Bilbo aldetik itsasoratzeko, Bilboko itsasadarra sortuz. Tradizioz, Bilbotik igarotzen den ibaia Ibaizabal da; horren arabera, beraz, Nerbioi ibaia Ibaizabal ibaiaren ibaiadarra litzateke; XX. mendean zehar, ordea, bilbotarren artean Nerbioi izena zabaldu da bertatik igarotzen den ibaia izendatzeko; azkenik, badira Nerbioi eta Ibaizabal elkartu ondoren sortzen den ur-ibilguari Nerbioi-Ibaizabal sistema ere deitzen zaio. Geografikoki ere, Ibaizabal ibaiaren ibaiadartzat hartu behar da, Nerbioi ibaia baita Ibaizabal ibaiko ibilguarekin bat egiten duena, gainera, Ibaizabal ibaiak emari handiagoa izaten du.

Nerbioi ibaia Arabako Kuartangon, Iturrigutxi, Ajiturri y Urieta erreketako urak bilduz. Sortu eta gutxira, Delikako ur-jauzia sortzen du, 222m-koa eta iberiar penintsulako handiena. Ondoren Amurrio, Urduña, Amurrio berriz, Luiaondo, Laudio, non Altube ibaiaren urak jasotzen dituen eskuinetik; Bizkaian sarturtik, Arakaldo, Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, Galdakao eta Basauri zeharkatzen ditu, non Ibaizabal ibaiarekin bat egiten duen, 49 km-ko ibilbidea egin eta gero, gehienbat hego-ipar norabidean. Etxebarri eta Bilbtik igaroz, ibaia itsasoraino luzatzen dela irizten bada, 72km-ko ibilbidea du. Itsasoratu aurretik, Bilboko inguruetan, Kadagua, Asua, Galindo eta Gobela ibaietako urak biltzen ditu.

XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, kutsadura larria jasan zuen ibaia izan da, ibaiaren ingurunean izandako hazkunde demografiko eta urbanistiko nahasiaren eta hazkunde industrialaren ondorioz. XXI. mendetik aurrera arazketarako lanek nabarmen hobetu dute ibaiaren egoera ekologikoa, bereziki Bizkaia aldean. Beste alde batetik, Nerbioi ibaia izan zen, Ibaizabal ibaiarekin batera, 1983ko abuztuan, Bilbo hiriak eta inguruko herriek jasandako uholde larriena ekarri zuena.

372 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.