Neorruralismoa


KategoriakSoziologia

Neorruralismoa 1970eko hamarkadatik hiritik landara migratzearen aldeko gizarte mugimendua da. Neorruralak beraz, hiria utzi eta landa bizitoki eta lantoki moduan hartzen dutenak dira. Neorruralismoan jatorrian hiriaren eta hiriak dakarren sistema sozioekonomikoaren aurkako kritika zorrotza dago: kontsumismoari, krisi ekologikoari, alienazioari eta deshumanizazioari aurre eginez, bizimodu alternatiboa bilatzen dute neorruralek. Hala ere talde heterogeneoa da: utopia ekosoziala eratu nahi duten taldeak, profesional liberalak nahiz herrira itzultzen diren jubilatuak aurkitzen dira neorruralen artean. Kopuruz mugimendu marjinala dela kritikatu da alde batetik, erlatiboki jende gutxi inplikatzen duena, baina aldi berean guztiz esanguratsua dela ere esan daiteke, hiriaren inguruko sistemaren krisia agerian uzten duelako. Beste batzuen iritziz, neorruralismoak sistema globalean guztiz integraturik dagoen irtenbide faltsua eta mugatua da, eta maiz hiriarekiko sintonian garatzen dena, hala nola agroturismoari buruz.

218 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.