Nekazaritza erreforma edo nekazal erreforma estatu batek nezakaritza arloan aurrera daraman politika aurrerakoien multzoa da, bereziki nekazaritza lurren banaketa, lurraren jabego figurak, lurraren erabilerareta nekazarien bizimodua helburutzat dituena.
Historian, nekazaritza erreforma guztiz erradikalak izan dira, latifundismoaren eta terratenienteen aurka joaz, haien lurrak desjabetuz eta nekazarien artean banatuz, eta baita ere lurraren gehiegizko zatiketaren aurkakoa denean, nekazariak bilduz, lurraren produktibitatea handiagoa izan dadin. Erreforma erradikal horiek sarri izan dira Latinamerikan, eta erregimen politiko aurrerakoien lehentasuna izan da, lurrik gabeko nekazariei bizimodu hobea eskaini asmoz. Beste kasu batzuetan, erreformak mugatuagoak dira, erabilitako teknologia aldatuz besterik ez, nekazaritzan datzaten erlazio sozioekonomikoak kolokan jarri gabe.
Loturiko artikuluak
Nekazaritza ekologikoaNekazaritza ekologikoa, nekazaritza biologikoa edo nekazaritza organikoa aldi berean lurraren eta ekosistemen oreka eta biodibertsitatea zaindu eta gizaki nahiz aberrentzat elikagai osasungarriak dituen nekazaritza-sistema da, kutsadura saihestuz, material…
Erreforma politikoaErreforma politikoak sistema politiko batean egiten diren aldaketa instituzionalak eta juridikoak dira, sistema politikoa irauli edo goitik behera aldatu gabe, egoera sozial eta ekonomikoa hobetu eta aldaketa sakonagoak,…
Latifundioak eta minifundioakLatifundioa (latinezko latifundium hitzetik) nekazaritzarako edo abeltzaintzarako ustiatzen azalera handiko lursaila da, latifundista deritzon jabe bakar batena, orokorrean nekazaritza estentsiborako erabilia, produktu bakarrarekin edo bakan batzuekin eta produktibitate eskasekoa. Minifundioak…