Nekazaritza barazkiak, fruituak, zerealak, lekak eta gizakiek nahiz abereek jaten dituzten bestelako landareak eta haietatik lorturiko produktuak laboratu, horretarako behar diren lurrak edo instalakuntzak garatu, prestatu eta zaindu eta uztak jasotzeko jarduera da. Landare jangarriez gainera, bestelako erabilerak duten landare eta zuhaitzen ustiapena barnehartzen du, hala nola zuraren, biomasaren, zuntzen edo produktu kimikoen ekoizpena. Nekazaritzarekin loturiko jarduerak  dira baita ere produktu horien guztien merkaturatzea eta eraldaketa.
Loturiko artikuluak
- 
Industria jarduera- Industria-jarduera edo jarduera industriala esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, industria jarduera industria-sektorea deitzen den adar edo sailetako bakoitza da, non antzeko ezaugarriak dituzten ekoizpen-prozesuak biltzen diren,… 
 
- 
Nekazaritza intentsiboa- Nekazaritza intentsiboa laboreen ekoizpen guztiz kontrolatua da, ahalik eta uzta handiena lortzeko. Zehatzago, nekazaritza intentsiboan ongarriak eta produktu fitosanitarioak erruz erabiltzen dira, lurraren emankortasuna hobetzeko, maiz negutegi azpian… 
 
- 
Negozioa (definizioa)- Negozioa bezero jakin batzuen beharrak asetzeko helburuarekin produktu eta zerbitzu gutxi gorabehera homogeneoak merkatu jakin baitan eskaini eta diru sarrerak eta bide batez mozkina sortzea helburu duen jarduera…