Nekazaritza-iraultza (XVII-XIX. mendeak)


KategoriakHistoria

Agian Lehen Nekazaritza-Iraultza edo Iraultza Neolitikoari buruz bilatzen ari zara.

Britaniar Nekazaritza Iraultza XVII mendetik XIX. mendera Britania Handian, Europako beste herrialde batzuetan, Ipar Amerikan eta beste herrialde batzuetako nekazaritzan izandako berrikuntza garrantzitsuen multzoa izan zen, nekazaritzan produktibitatea nabarmen gehitzea eragin zutenak. Horien artean daude Norfolk sistema izeneko laboreen errotazioa, Rotherham golde berriaren erabilera, lor-aberearen indarra hobeto aprobetxatzen zuena, enclosure edo lursail itxiak nagusitzea. Nekazaritza Iraultza honi esker, landako langile asko hirien inguruetan garatzen ari ziren lantegietara bideratu ahal izan ziren, Industria Iraultza bultzatuz horrela.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, revolución agrícola, revolución agraria.

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.