Agian harpidetza negozio-ereduaren adieran bilatzen ari zinen. Finantzetan, harpidetza pertsona edo erakunde batek balore-tituluen kopuru jakin bat (akzioak, bonoak, jesapenak, ...) eskuratzeko sinatzen duen kontratua eta horren ondorioa…
Negozio eredua edo negozio modeloa enpresa baten errepresentazio edo irudikapen laburra da, eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak definitu, bezeroekiko harremanak zehaztu eta balio erantsia nola sortu eta mozkinak nola lortzen diren azaltzen dituena. Horren arabera, enpresa adina negozio-eredu egongo lirateke, baina beste alde batetik negozio-ereduen tipologia laburrak ere zehazten dira, jarduera ekonomiko jakinetarako; adibidez, egunkari digital bati buruz negozio ereduak doakotasuna (errentagarritasuna publizitatetik sortuz), harpidetza eta edukien araberako ordainketa izan daitezke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, business model; gaztelaniaz, modelo de negocio.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.